MATERIAL ZERRENDA HIRU ATALETAN BEREIZTU DA:
3D inpresora erabiliz robotaren egitura osatzen duten pieza desberdinak inprimatu dira. Inprimatzeko Prusa i3 MK3S-a erabili da eta Gcode fitxategia sortzeko PrusaSlicer programa. Inprimatzeko jarritako ezaugarri nagusienak hauek dira, zehaztasunetan sartu gabe aurrez ezarritako profiletan oinarrituta. (Infragorri eta bola euskarria inprimatzeko, oinarrian bakarrik jartzen diren euskarriak erabili dira)
Iturria: https://tecnoloxia.org/mclon/estrutura/impresion-3d/
TXASISA
GURPILAK
ULJTRASOINU EUSKARRIA
INFRAGORRI ETA BOLA EUSKARRIA
LED EUSKARRIA
UNO KONTROL PLAKA: Arduino UNO kontrol plaka famatuaren klon bat da, honen berezitasuna CH340 txipa erabiltzen duela USB-ren bitartez Serie komunikazioa egiteko eta horregatik dagokion driverra aurretik instalatu behar da:
FUNDUMOTO, MOTOR DRIVER SHIELD: Robotaren DC motorrak erabilgarri izan daitezen kontrol plakari konektatutako zirkuitu osagarri bat behar da. Horretaz gain, plaka honek sentsoreen konexioak errezten dituen konektoreak ditu eta burrunbagailu bat.
DC MOTORRAK: Korronte zuzeneko (DC) bi motor erabiltzen dira, robota mugiarazteko. Ezaugarri nagusienak:
6V. gehienezko tentsioa, 1:48 erreduktora eta karga gabe 100 b/min.ko abiadura.
Osagai honen ezaugarri gehiago jakiteko, saltzailearen orrira jo: ESTEKA
ULTRASOINU SENTSOREA: Oztopoak antzemateko eta zein distantziara dauden jakiteko. Ezaugarri nagusienak:
HC-SR04 izena du, 2cm eta 3m-tan neurketak egiten ditu..
Osagai honen ezaugarri gehiago jakiteko, saltzailearen orrira jo: ESTEKA
INFRAGORRI SENTSOREAK: 2 erabiliko dira, Kolore txuria eta beltza bereizten ditu, robota lerro-jarraitzale moduan erabiltzeko eta gune bateko mugetatik ez irtetzeko.
TCRT5000 izena du, irakurketak 2-35mm bitartean egiten ditu
Osagai honen ezaugarri gehiago jakiteko, saltzailearen orrira jo: ESTEKA
BLUETOOTH MODULUA: Aginduak mugikorraren bitartez robotari bidaltzeko.
HC-06 izena du, 10m-tako helmena (Android mugikorretarako bakarrik)
Osagai honen ezaugarri gehiago jakiteko, saltzailearen orrira jo: ESTEKA
NEOPIXEL LED-ak: Argi kolore desberdinak sortu nahi izanez gero.
APA106 izena dute, 5mm-takoak dira, "pin" bakarrarekin kontrolatzen dira, ez dute kanpo erresistentziarik behar.
Osagai honen ezaugarri gehiago jakiteko, saltzailearen orrira jo: ESTEKA
ELIKADURA OSAGAIAK: Robota elikatzeko osagaien zerrenda honako hau da:.
18650 motako Litio-Ion bateriak. (Birziklatuak nola lortu: ESTEKA).
Bateria euskarria, bi pila seriean konektatzeko.
Etengailua, Robota martxan jartzeko eta geratzeko.
KABLEAK: Osagai elektronikoen arteko konexioak egiteko
Eme-Eme Dupont konektoreak (10-20cm) sentsoreentzako.
kable malgua elikadurarentzako
Osagaik euren artean lotzeko eta aurreko zerrendetatik kanpo geratzen diren hainbat osagai zerrendatzen dira hemen:
⌀14mm BOLA: Robotaren mugimendua errezteko
M3x25 TORLOJUA: Motorrak txasisean lotzeko.
M3x10 TORLOJUA: Inprimitutako pieza desberdinak txasisera lotzeko.
M3 AZKOINA: Loturak ahalbidetzeko
M3 AZKOINA ASKAGAITZA: Motorrak txasisera lotzea ahalbidetzeko.
M3 ZUTABEA: Kontrol eta Motor shield-a txasisera lotzeko, pila euskarrirako tokia utziz.
GURPILENTZAKO GOMAK: Robotaren trakzioa hobetzeko.
1.BOLA
2-3. M3 TORLOJUAK
4. M3 AZKOINA
5. M3 AZKOIN AZKAGAITZAK
6. M3 ZUTABEAK
7. GOMAK