Curriculum aberastea

Adimen gaitasun handiko ikasleak (AGH)

"Zoriontasuna, azken batean, norberaren gaitasunak ehuneko ehunean erabiltzean datza, ez besterik"

Mihály Csikszentmihály

Bikaintasunerantz prestakuntza proiektuaren barruan, Txingudi BHIn, curriculuma aberasteko proiektua aurkeztu dugu 2020-2022 ikasturteetarako.

Proiektuaren izenburuari erreferentzia eginez, curriculum aberasteaz hitz egiten dugunean, ikastetxeko ikasle guztientzat onuragarriak izan daitezkeen praktikei buruz ari gara, ikasleekin ikuspegi zabal eta inklusibo batetik lan egiteko praktikei buruz. Maiz, curriculum aberastea adimen gaitasun handiko ikasleekin lotu izan da, eta, zentzu horretan, guk uste dugu adimen gaitasun handiko ikasleekin lantzen diren aberaste programek ikasle guztientzako onurak izan ditzaketela.

2 urteko ibilbidea egingo du proiektuak ikastetxean. Lehenengo urtean, bereziki irakasleen formakuntza izango dugu helburu; eta bigarrenean, metodologia aktiboak zein proiektuaren baliozkotzea eta emaitzen ebaluazioa.

Hasiera batean 3 ikasturtetan egiteko pentsatua bazegoen ere, murrizketak direla-eta, 2 urtetan egin behar izan dugu. Beraz, aurreikusita genuen guztia egokitu, eta trinkotu egin behar izan dugu.

2020-2021 ikasturtea

2021-2022 ikasturtea

Irakasleen formakuntza

Metodologia aktiboak

Proiektuaren ebaluazioa eta baliozkotzea