Ekimen berri bat sortu da liburutegian :”Liburutegiko patruila"
Nesken patruila batek une batzuk eskaini ditu liburutegiko lanetan laguntzeko: hondatutako liburuak konpondu, liburuak antolatu, kartelak egin, jarduera berriak proposatu
Superpatruila da!
Haur hezkuntzako ikasleek ere badute biliotekaren laguntzailea: ikaskideei liburutegia ongi erabiltzen eta gozatzen laguntzen diete
Eta udaberria iristen denez...
Patruila, liburutegiko liburuen eta haur hezkuntzako ikasleen laguntzarekin
patioko lorategi bertikala berreskuratzeko jarri da martxan.
Natura, landareak zaintzea eta eskola polita izatea gustatzen zaigulako.
UDABERRIA. Vivaldi
Eskolako proposamen guztiak fantastikoak izan dira, lan guztiak etorkizuneko nesken alde, berdintasunaren alde.
6. mailako ikasleek, bereziki, "Bilboko emakume izena duten kaleak" landu dituzte.
Kaleak Bilboko planoan kokatu, biografiak bildu dituzte eta plakak egin dituzte.
Bestalde, Udalalak proiektuan parte hartzea lortu dugu.
GUREKIN EGON DIRA: HERRITARREN ETA NAZIOARTEKO ARRETA ETA PARTAIDETZA BATZORDEAREN ZINEGOTZIA: OHIANE AGUIRREGOITIA ETA UDAL KALE-IZENDEGIAREN ARDURADUNA LUIS MIGUEL GIL
Eta emaitza hitzaldi parte-hartzaile eta atsegina izan da, non denok ikasi baititugu Bilbori eta haren emakumeei buruzko gauza berri asko.
BILBAO WEB ORRIA
Bilboko Udaletxeko web orriaren estekak, non aurkituko dituzun prentsa oharra eta argazkiak.
http://www.bilbao.eus/cs/Satellite/infobilbao/es/noticias/1279205559020
http://www.bilbao.eus/cs/Satellite/infobilbao/eu/noticias/1279205559020
DEIA
https://www.deia.eus/bizkaia/bilbao/2021/03/05/escolares-conocen-historia-28-mujeres/1103987.html
EMAKUMEAK KIROLEAN
Eta laugarren mailako ikasleentzat "emakumeak kirolean", emakumezkoei eta kirolari buruzko jarduera landu dute.
Bereziki, herri kirolean, non munduko txapeldun handiak dauden, baina ia-ia ezezagunak, hala nola sokatirako munduko txapeldunak. Gora!
Herri Kirolen Federazioaren laguntzarekin, hain zuzen ere Joseba Etxebarriaren eskutik, herri kirolen federazioko arduraduna, ikasleek kirol horien jatorria, arauak, protagonistak... ezagutzeko eta, batez ere, modalitate guztietan parte hartuz gozatzeko aukera izan dute. Eta denok primeran pasatu dugu.
Gainera, kahoot bat eta jolas gehiago prestatu ditugu ikasten gozatzeko.