Udaberria
ipuin musikala
Udaberria
ipuin musikala
Quijote de
La Mancha jauna
Cervantesekin eta Don Quijoterekin jolasten dugu.
Hiztegian "GOLA" hitza bilatzen dugu, eta modan jartzen gara; kartetan, pertsonaia batzuekin, jolasten dugu; olerkietan deskribatutako pertsonaiak marraztuten ditugu; liburuaren hasierako kaligrama deszifratzen dugu, eta abentura batzuez gozatu ondoren, hori da emaitza:
Eta liburuaren eguna ondo bukatzeko, opari bat guztiontzat: IRAKURKETA-SORBETEA
AURKESPENA
STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematikak. Beraien arteko harremana berez atxikita duten ezaugarria da. Beraz, nahita sorrarazi behar dira egoera jakin batzuk, irakasgai horietako kontzeptuak aldi berean eta era integratuan ikasi ahal izateko, diseinu-testuinguru praktikoan eta metodologia aktiboak gehituz; esate baterako, arazoak ebazteko metodologia (PBL /ABP).
GURE PROPOSAMENA
Esperimentuak egiteko, liburuak erabiliko ditugu, baina ez kontsulta-tresna gisa, aktibiteteen protagonista gisa baizik.