Abenduaren 16 ean abiatu eta abenduaren 23 arteko egunetan, ikasgai guztietan energiaren inguruan ibiliko ziren DBH2 ko ikasleak lanean. Aste honi BERRIZTA - ON deitu genion.
EGITARAUA
Abenduaren 16 : Pareen arteko ikasketa: aerosorgailua sortu, disziplinartekotasuna eta Batxi 2 ko ikasleek egindako energiaren inguruko azalpenak izango dituzte
Abenduaren 19: Diziplinartekotasuna: triptikoak, aurkezpenak, bideo emanaldiak, podcast grabaketa
Abenduaren 20: Diziplinartekotasuna: aerosorgailua sortu, energiaren neurketa ezberdinak, hausnarketa, eztabaidak...
Abenduaren 21: Diziplinartekotasuna: energia ezberdinak eta beraien ezaugarriak ezagutu. Energiaren historia ikusiko dute.
Abenduaren 22: Elkartasuna: aurreko egunetako lana amaitzeaz gain "Cinecicleta" lagunekin egongo gara.
Abenduaren 23: Ahozkotasuna: aste guztian zehar egindako ekintzak, hausnarketa aurkeztuko dituzte ikasleek.