GURE TALAIATIK ZELAIRA: IKASTETXEA DISEINATZEN
Talaia BHI ikastetxea azken hiru ikasturteotan STEAM proiektuetan murgilduta egon da. Hasiera batean gure jardueraren jomuga Jaizkibelen jarri genuen JAIZKIBEL AMEZTU proiektua aurrera eramanez jarraian begirada altxatu eta zerua eta gure eguzki sistema lantzen zuen proiektua gauzatu genuen, IZARREN HAUTSA izenekoa. Hurrengo ikasturtean, begiradaren jomuga gerturatu eta eskolako jolas eremu baten eraldaketa landuko dugu. Eremu hau D eraikinaren (berriena) ondoan dago eta 10.000 m2 eraiki gabeko gune laukizuzena da. Beraz aukera anitzak ahalbidetzen dituen gunea da.