Arrautza Kontua Eugène IONESCOren bi antzezlanetan oinarritutako lana da. Lehenengoa 1951ean estreinatu zen Etorkizuna arrautzetan dago tituluarekin. Eta bigarrena, Jacks eta sumisioa 1970ean estreinatutakoa. Bien arteko elkartze edo ezkontzaz, URRUP antzerkiak berri bat sortu du: ARRAUTZA KONTUA.
ARRAUTZA KONTUAn sinetsi ezinezko egoera dibertigarriak eta momentu azido eta komikoak ematen dira. Dena gizarte eta familiaren produktibitatea eten gabe jarrai dezan, betiko balore eta gizarte zutabeak kolokan jarri gabe.
Erotismoa eta sexua "mahai gainean" egongo dira. Eta bide batez, errepaso bat emango zaie gizarte eta famili baloreei, gizakiok geure erabakiak hartzeko ustez dugun askatasuna zalantzan jarriz, eta hau guztia egoera umoretsuen bidez.
Banaketa:
Zuzendaria:
Rosa Rojo
Itzultzailea:
Iñaki Albisua
Soinua eta argia:
Irati Susperregi y Maria Arsuaga
Dekorazio eta diseinu artistikoa:
Rosa Rojo y Felix Flores
Diseinu grafikoa
Eukene Lekuona