Festetako egitaraua antolatzeko herriko hainbat eragile elkartu ditu kultura eta festetako zinegotziak lan erraza izango zelakoan. Baina errealitatea bestelakoa izango da; interes anitzak eta ustelak, modernitatea eta tradizioak aurrez aurre, kontraesan ugari...Herriko jaiak antolatzeko elkartu eta A ze festa!
Eraikin bateko bizilagunak beren komunitatearen bilerara deitu dituzte. Batzuk aspalditik zeuden egun hau noiz iritsiko zain. Beste batzuentzat derrigorrezko hitzordua da, eta ez dute bertara joateko gogorik. Gai-zerrenda, itxuraz, edozein auzo-batzarrena da, baina partaide bakoitzaren kezka eta obsesioek eta gizartean agintzen duen matxismoak zipriztinduko dute bilera. Batzarra 19:30etan hasiko da bigarren deialdian. Auskalo noiz eta nola amaituko den!