2026 Denboraldia
Hauek dira gaur egun eszenaratzen ditugun obrak.
Hauek dira gaur egun eszenaratzen ditugun obrak.
Festetako egitaraua antolatzeko herriko hainbat eragile elkartu ditu kultura eta festetako zinegotziak lan erraza izango zelakoan. Baina errealitatea bestelakoa izango da; interes anitzak eta ustelak, modernitatea eta tradizioak aurrez aurre, kontraesan ugari... Herriko jaiak antolatzeko elkartu eta A ze festa!
Zure udalerrian, elkartean edo kultur gunean A ze festa! taularatu nahi duzu? Idatzi eta informazio guztia emango dizugu.
Eraikin bateko bizilagunak beren komunitatearen bilerara deitu dituzte. Batzuk aspalditik zeuden egun hau noiz iritsiko zain. Beste batzuentzat derrigorrezko hitzordua da, eta ez dute bertara joateko gogorik. Gai-zerrenda, itxuraz, edozein auzo-batzarrena da, baina partaide bakoitzaren kezka eta obsesioek eta gizartean agintzen duen matxismoak zipriztinduko dute bilera. Batzarra 19:30etan hasiko da bigarren deialdian. Auskalo noiz eta nola amaituko den!
Zure udalerrian, elkartean edo kultur gunean Segunda convocatoria taularatu nahi duzu? Idatzi eta informazio guztia emango dizugu.