MUNDU GREKOA
Antzinako grekoak herri zatitua izan ziren,nolabait Mediterraneora talde txikitan iritsi ziren, eta eskualde horretan kokatu eta hura menperatzea lortu zutenean ere, batasunik eza nagusitu zen antolakuntza politikoan. Herodotoren garaian, eta zenbait urte lehenago, kolonia grekoak nonahi aurki zitezkeen: Helas modernoaren eskualde osoan, Itsaso Beltzaren kostaldean zehar, egungo Turkian,Italiako hegoaldean, Siziliako ekialdean, Afrikako iparraldeko kostaldean eta Frantziako hegoaldeko itsasertzean.
Eremu horrek bi mila eta laurehun kilometro inguru hartzen zituen mutur batetik bestera, eta bertan ehunka komunitate biltzen ziren; askotan, haien egitura politikoak desberdinak ziren, eta betiere, nork bere subiranotasuna gogo handiz aldarrikatzen zuen. Aitzinean, beraz, grekoak ez ziren sekula nazio bakarra izan; alegia, inoiz ez zuten Grezia izeneko lurralde nazionalik ezagutu, gobernu subirano baten agindupean.
M.I.Finley,Odiseoren mundua.