Orain, zenbait olerki hainbat hizkuntzatan irakurriko dituzue. Aukera itzazue bizpahiru, eta azpimarratu ideia nagusiak, olerkiaren gaia; bila itzazu Odisearen protagonistak, eta azkenik, saia zaitezte Homerok sortu zuen lanarekin erlazionatzen.
ITZULERA
Urteak eta urteak iragan ziren eta, azkenerako, itzuli zen.
Itsas ertzetik paisaia aldatu samarra zegoen,
zakurrak zaunka hasi zitzaizkion.
Semea ez zuen ezagutu, gerlaruntz abiatu zenean
tipiegia utzi baitzuen sehaskan.
Eta eskeini zioten saldaren zaborea ez zen
gogoratzen zuen saldaren zaborea.
Eta lotarako eskeini zioten ohea ez zen behialako
ohea bezain leuna.
Eta Penelopetzat aurkeztu zitzaion anderea
ez zen Penelope.
Joseba Sarrionandia
Joseba Sarrionandia irakurri ondoren, klika ezazu hemen
Open publication - Free publishing - More ulises