SARRERA

SARRERA

Klasean programazioari buruz hitz egin ondoren, behean ditugun galde-erantzun hauek irakurriko ditugu. Ondoren, orrialde amaierako galde-sorta izeneko estekan klik egin, eta bertako galderei erantzungo diegu.

Zer da programazio-lengoaia bat?

Informatikak duen alorretako bat da programazioa. Gizakien eta ordenagailuen arteko komunikazioa ahalbidetzeko erabiltzen den agindu-multzoa da. Arauak modu egokian idazten eta ordenatzen baditugu, guk nahi ditugun emaitzak lortu ahal izango ditugu: kalkulagailu bat, joko bat edo datu-base bat, esaterako. Beraz, esan dezakegu programazio-lengoaia bat hizkuntza artifizial bat dela, bien helburua komunikatzea delako.

Askotan ez gara konturatzen, baina erabiltzen ditugun gailu askoren azpian programazio-lengoaiak daude; adibidez, telefono mugikorretako aplikazioetan, autoetako ordularietan, fabriketako makinetan…

Hori guztia dela eta, argi dago programazioa garrantzitsua dela. Gainera, munduaren beste ikuspegi bat izaten laguntzen digu, hots, ingeniari bezala pentsatzen.

Gaur egun, 2500 programazio-lengoaia daude, batzuk, Hezkuntzarako sortuak, eta beste batzuk, adituentzat sortuak. Esteka honetan ikusi ditzakegu lengoaia horietako asko: http://people.ku.edu/~nkinners/LangList/Extras/langlist.htm.

Zer da Scratch?

Programazioan lehen pausoak emateko ingurune bat da. Ikasleekin asko erabiltzen da, bisuala, entretenigarria eta intuitiboa delako. Gainera, ez da konpilatu behar, hots, emaitzak mementoan bertan ikusten dira. Horretaz gain, honako abantaila hauek ere baditu:

Programa honen bitartez, baliabide asko sortu ditzakegu: istorioak, jokoak, animazioak eta abar. Hona hemen bideo polit bat Scratch zer den jakiteko:

Banaka erantzun beharreko galde-sorta betetzeko, egin klik esteka honetan: Banakako galde-sorta                                                                                                                               

                                          Jarduerak                                                                                             1. jarduera