ATAZA

Unitate didaktiko honen bidez, programazioaren munduan buru-belarri sartuko gara! Horretarako, Scratch programa erabiliko dugu, eta jarduera batzuen bitartez, programazioa zer den, zertarako erabili daitekeen eta programa sinpleak nola egin ikasiko dugu. Honen bidez, programazio-lengoaiaren oinarrizko kontzeptuak barneratuko ditugu. Unitate didaktikoaren amaieran, bideo-joko bat egingo dugu, edonork linean erabili ahal izateko. Prest zaudete? Aurrera orduan!