Basauriko San Migel elizatea Arrigorriagako auzo izan zen 1510ean banandu zen arte.
Gernikako juntetan ez zen onartu San Migeleko ordezkaririk XIX. mendera arte.
Gune historikoa hegoaldean dagoen San Migel edo Elexalde auzo-multzoa da.
XX. mendearen hasieran udaletxea udalaren erdialdean dagoen Arizgoitira aldatu zuten.
San Migel Kantari ekimena 2013 urtearen amaieran sortu zen.
2013ko abenduan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu ondoren, herritar batzuek hilean behin kaleetan zehar eta tabernarik taberna euskaraz kantatzea erabaki genuen.
Ekitaldirik jendetsuena 2017ko urriaren 28an egin genuen: Bizkaiko Kantarien Topaketa.
2018ko irailaren 28an Miren Amuriza eta Andoni Egaña bertsolariak izan ziren gurekin kantari.
2019ko urriaren 4an beste "bertso-kantu-poteo" bat egin genuen Arkaitz Estiballes eta Oihana Bartra bertsolariekin.
2023ko abenduaren 1ean hamargarren urteurrena ospatu genuen.