(Zaldubi- Urko)
Zazpi euskal herriek bat egin dezagun,
guztiok beti-beti gauden gu euskaldun. (2)
Agur eta ohore Euskal Herriari
Lapurdi, Baxenabar, Zibero gainari
Bizkai, Napar, Gipuzkoa eta Arabari
zazpiak bat besarka lot beitez elkarri.
= = = =
Zazpi euskal herriek bat egin dezagun,
guztiok beti-beti gauden gu euskaldun. (2)
Haritz eder bat bada gure mendietan
zazpi adarrez dena zabaltzen airetan.
Frantzian, Espainian, bi alderdietan
hemen hiru ta han lau bat da zazpietan.
= = = =
Zazpi euskal herriek bat egin dezagun,
guztiok beti-beti gauden gu euskaldun. (2)
Hi haiz, Euskal Herria, haritz hori bera,
arrotza nausiturik moztua sobera.
Oi gure arbasoak ez, otoi, ez beira
zein goratik garen gu jautsiak behera!
= = = =
Zazpi euskal herriek bat egin dezagun,
guztiok beti-beti gauden gu euskaldun. (3)
(OTSALDE - Herrikoia)
Lili bat ikusi dut baratze batean
desiratzen bainuke ene saihetsean.
Lorea ez du galtzen udan ez neguan
Haren parerik ez da bertze bat munduan. (2)
Deliberatu nuen gau batez joaitera
lili arraro haren eskura hartzera.
Ez bainuen pentsatzen beiratzen zutela.
Gau hartan uste nuen han galtzen nintzela. (2)
Etsenplu bat nahi dut eman guzieri
eta partikulazki jende gazteari:
Gauaz ebilten dena ez da zuhur ari;
Ni begiraturen naiz, eskerrak Jaunari. (2)
Xurxuri baten gainean xoriak
kantatzen du, kantatzen du.
Xurxuri baten gainean xoriak
kantatzen du biziari.
Xoriek ez dakite
mundu huntan zer gertatzen den:
hamar jendetarik sei
nola gosearekin dauden.
Bainan guk badakigu
ta hori aski zauku...
Xurxuri baten gainean xoriak
kantatzen du, kantatzen du.
Xurxuri baten gainean xoriak
kantatzen du biziari.
Xoriek ez dakite,
gizon onak preso badirela
eta Euskadin ere
euskaldunak hortan garela.
Bainan guk badakigu
Ta hori aski zauku…
Xurxuri baten gainean xoriak
kantatzen du, kantatzen du.
Xurxuri baten gainean xoriak
kantatzen du biziari.
(Urretxindorrak)
(Pampi Portugal)
Maite dut gure Euskal Herria,
nola hemen bainaiz sortüa.
Mendiei hurbil damat bizia,
horien kontra sano airia.
Euskal Herriko mendiak,
bide xoragarriak,
horiei begira daude
heldu diren guziak. (2)
Negua murritz izanagatik,
primadera sortzen lore lurretik.
Zoin eder iguzkia zerutik,
xoriak kantuz hasten goizetik.
Euskal Herriko mendiak,
bide xoragarriak,
horiei begira daude
heldu diren guziak. (2)
Jiten denian udaberria,
ardiez betetzen_ikusten mendia.
Goizetan laster hasten argia,
artzaina goiz ibiltzen artaldia.
Euskal Herriko mendiak,
bide xoragarriak,
horiei begira daude
heldu diren guziak. (2)
(Josu Bergara)