Irudi interaktiboak sortzeko 2.0 tresna interesgarria da. Hezkuntzarako oso erabilgarria da. Thinglinka oso erraz erabiltzen den tresna bat da. Argazki baten inguruan egindako lanketa da eta argazki horretan zehar nahi duzun informazioa sartzeko aukera daukazu. Argazkian zehar hainbat gauza ezberdin jarri daitezke. Besteak beste, argazkiak, bideoak, informazio gehigarria edota beste web orrietara joateko linkak. Modu honetan, leku txiki batean informazio asko eta mota ezberdinekoak sartzeko aukera ematen digu era erakargarri batean.
Tresnaren aplikazioa Hezkuntzan:
1. Edozein gai modu erakargarriagoan lantzeko, argazki bidez lantzen baita. Bertan, informazio gehigarria, bideoak, estekak, …... jarri ditzakegularik.
2. Aurkezpenak egiteko beste modu batean.
3. Ikasleak IKTetan trebatzeko ere balio duela esango genuke.
4. Hizkuntzak lantzeko ere balio du, programa hau ingelesez baitago.
5. Loturak egiteko gaitasuna ere landu daitekeela uste dugu programa honi esker...
Raúl Diegok egindako Tutorial interesgarri hau (gastelaniaz) topatu dut sarean.
Adibidea:
Hemen ikusten da Thinglink erabiliz egin dudan irudi interaktibo bat.