AUDIOAK LORTZEKO:
YouTube-mp3,org bideoetatik mp3 audioak erauzteko online dagoen zerbitzurik errezena da. Ez da kontu berri bat sortzeko inolako beharrik, behar den gauza bakarra YouTubeko URL-a ezagutzea da. Bideoa kargatu bezain pronto mp3-audioa deskargatzen has zaitezke. Deskargak kalitate handikoak izango dira, gutxienez 128 kBit/s bit-lastertasunarekin. Zerbitzua erabat doan da.
Adibidea: Ken Zazpiren "Ilargia" kantaren bideoa YouTuben bilatu eta gero, bideoaren URL-a kopiatuko dugu eta YouTube mp3-guneko kutxatilean itsatsiko dugu. Berehala kantaren mp3-fitxategia prest egongo da guk deskargatzeko eta nahi duguna egiteko. adibidez, gorde, grabatu cd batean, argitaratu blog edo webgune batean....
Bideoa YouTuben bilatu
Bideoaren URL-a kopiatu: https://youtu.be/O7nxpwjuDtE
Bideoaren URL-a itsatsi YouTube mp3an:
Bideoa Mp3-fitxategi bihurtu da. Deskargatzeko prest dago.
AUDIOAK OSTATZEKO ETA PARTEKATZEKO:
GOOGLE DRIVE.
Google Drive audio-fitxategiak ostatzeko eta partekatzeko erabili ahal dugu.
Audioa argitaratu esteka baten bidez: Adibidez, CHRISTMAS IS COMING (UREPEL ABESBATZA):
Audio-fitxategia (kasu honetan kantaren grabazioa) Google Drivera igo. fitxategia partekatzeko esteka lortu eta kopiatu behar dugu. Audioaren izenburua idatzi sitearen editorean. Izenburua aukeratu eta gero, bertan, esteka bat egiteko botoia sakatuko dugu. Agertuko den kutxatilean lehen kopiatutako estekaren helbidea itsatsiko dugu.
Audioa argitaratzeko beste modu bat:
Audio-fitxategia (kasu honetan kantaren grabazioa) Google Drivera igo. fitxategia partekatzeko esteka lortu eta kopiatu behar dugu. Sitearen editorean -Insertar- menua sakatu, Google Drive aukerara joan eta hantxe Bideoa aukeratu. Beheko barran lehen kopiatutako estekaren helbidea itsatsiko dugu eta audioa ondorengo formatoan agertuko zaigu:
Gadgetaren neurriak (zabalera eta altuera) egokitu ahal dugu propietateetan sartuz eta zenbakiak aldatuz.