Multimedia = Era askotako euskarriak
Multimedia sistemak euskarri ezberdinak erabiltzen ditu komunikaziorako: irudia, testua, hipertestua, grafikoak, animazioak, soinua (ahotsa, musika, inguruneko zaratak),... Bere helburua informazioa era erakargarri eta egoki batean eskaintzea da.
Multimedia sistemak interaktiboak izan daitezke ere, eta horrela erabiltzaileak erabakiko du informazioa noiz eta nola eskuratu. Multimedia proiektu batean euskarri (edo baliabide) ezberdinak integratzen direnean, kontakizunaren “linealitatea” galtzen da, ikuslearen partaidetza aktiboa eskatuz, besterik ezpada, zer ikusi/entzun/irakurri nahi duen aukeratzeko!
Multimedia sistema baten elementuak:
Testua: Formatua kontuan izan gabe, mezua transmititzen duten karaktereak dira.
Audioa: Kasu honetan soinuan oinarritzen da transmisioa.
Irudi finkoa: Soinuaz aparte, hau da gizonak informazioa transmititzeko beti erabili izan duen modurik zaharrena. Multimedian, irudi finkoa erabiltzailearekiko komunikazio grafikorako gune batzuk osatzen dute, animaziorik gabeko marrazkiak edo argazkiak dauzkatenak.
Irudi mugikorra: Informazio transmititzeko bitarteko ahaltsuenetarikoa da. Mezuak begietara bidaltzean datza. Era arruntena, antzina, Lumière anaiek erabili zutena da: jarraian irudi finkoak bidaltzea, eta erretinak irudiak mantentzeko duen gaitasunari esker mugimenduaren itxura lortzen da.
Hipertestua: Loturak erabiliz informazio baliabideak konektatzea posible egiten duen sistema bat da.