Egitekoa

Azken ebaluazioa amaitu da! Ospatu egin behar dugu, ezta? Afari bat prestatuko dugu.

Zer egingo dugu?

  • Errezetak irakurri eta erabakiko dugu zer menu prestatuko dugun. Gero, geure errezetak idatziko ditugu.

  • Baina, ezer prestatu aurretik, erosketak egingo ditugu, jantokiaren ardura duten gurasoek erosketak egiteko eskatu digute eta. Zer erosi behar dugun pentsatu behar dugu: fruta, baraziak, haragia, arraina, pastelak...

  • Azkenik, gonbite-txartelak idatziko ditugu. Denak gonbidatuko ditugu geure afarira!