Audacity audio digitala lantzeko programa da. Software librea eta kalitate handiko soinuekin lan egiteko. Honen eginkizuna audioa editatzea eta grabatzea da. Audacity programa helbide honetan deskargatu ahal da. Lame mp3-partxea deskargatu eta instalatu behar da audio fitxategiak mp3-formatora exportatzeko.
Audacity Tutorialak:
Hona hemen sarean topatu ditudan Audacity-Tutorial interesgarriak!
Talo6
Talo6
Beste Tutorialak:
-Ahozko testuak grabatzen eta lantzen- G02 Irungo Berritzegunea
-Audacity: Oinarrizko Tutoriala- B09 Durangoko Berritzegunea
-Audacity apunteak- Aissa Ikastola
Audacity-rekin grabatutakoa audioa ostatzeko zerbitzu batera igo behar da. Zerbitzu asko daude sarean: Soundcloud, Divshare, Goear , Ivoox.... Igotako audioaren embed kodearen bidez argitaratuko dugu blogean edo beste webgune batean.
Hona hemen Alegia eskolako ikasleek Txintxarri Irratiko blogean argitaratutako irratsaioak. Haiek Goear zerbitzua aukeratu dute irratsaioen audioak ostatzeko.