Tresna honek interesgune edo gai batean oinarritutako web-edukiak
biltzeko eta antolatzeko balio du.
Tresna honi esker weborri bat sortu ahal dugu gai bati buruzko edukinak
batzeko. Weborri hauek topikoak deitzen dira eta post-ez osaturik daude.
Post-etan bideoak, irudiak, testua eta estekak agertu ahal dira.
Scoop.it sare sozial baten ezaugarriak ditu barnetik.
Erregistroa egin eta gero gai bat sortu behar dugu, hizkuntza aukeratu eta
gaiarekin zerikusia duten hitz batzuk gehitu. Scoop.it weba aztertuko du eta
gehitzeko edukinak proposatuko dizkigu. Dena editatu eta aldatu ahal da
edozein momentuan.
Oso onuragarria da adibidez gai bati buruzko aldizkari digital bat editatzeko,
antolatzeko, eta aukeratutako orriak partekatzeko.
Adibidea