EHUk zure etorkizuneko zentroa bisitatzera eta zure unibertsitate-ikasketei buruzko erabakia hartzeko behar duzun informazio guztia lortzera gonbidatzen zaitu:
Zure intereseko unibertsitate-graduari edo -graduei buruzko informazio-saio bat eskainiko dizugu.
Azken ikasturteetako unibertsitate-ikasleek bisita gidatu bat egingo dizute eskola edo fakultateko instalazioak ezagutzeko.
ESKAINTZA:
* Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak ez du Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza eta Odontologia mailako ate irekirik eskainiko.
EHUri BURUZKO INFORMAZIO- SAIOAK
Saio hauen helburua:
EHUren eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da.
Unibertsitate honi buruzko informazio orokorra jasoko duzu eta gogoko dituzun unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argituko dizkizugu eta zure galderei erantzungo diegu.
SAIO MISTOA: PRESENTZIALA ETA ON-LINE
Abenduak 18, 12:30
Presentziala: DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
CARLOS SANTAMARIA ZENTROA Auditorioan
On-line: https://ehutb.ehu.eus/canal1
Zalantzak dituzu zein gradu ikasi nahi duzun? Sartzeko prozedurari buruz gehiago jakin nahi duzu? eta bekei eta tasei buruz?
Zatoz EHU azokara, EHUren urteko Unibertsitate Orientaziorako Azokara.
DATAK:
Donostia: urtarrilak 31
Vitoria-Gazteiz: otsailak 7
Bilbo: otsailak 14
INFORMAZIO GUZTIA hemen
BATXILERGOTIK SARTZEA ( USE)