EHUko Jarduera Praktikoak, 2025-26
Unibertsitatea ezagutzeko lehen hurbilketa bat izan nahi duzu? Unibertsitateko ikastegietara joan eta graduko ikasketak modu praktikoan (esperimentuen, simulazioen, muntaketen, sorkuntzen, rol-playing-aren eta abarren bidez) ezagutu nahi al dituzu?
Euskal Herriko Unibertsitateak gonbidatu egiten zaitu, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, 2026ko urtarrilaren 12tik otsailaren 6ra bitartean egingo diren jarduera praktiko hauetan parte hartzera.
Informazio guztia: JARDUERA PRAKTIKOAK (esteka)
Parte hartzeko nahitaezkoa da eskaera egitea!
Inskripzioa, abenduaren 1etik 12ra.