RPD-Teknografia @ Identidad docente

2012-2013 ikasturtean Haur Hezkuntza Diplomaturako ikasle batek Teknografiaren esperientzia bizi ondoren, ondorengo gogoeta partekatu zuen taldearekin:

"Nire irakasle bezalako autobiografia besterik ez da; baina biluzik geratu izan banintz bezala sentitzen dut.

IKTen bidez, elkarrekin gauza asko konpartitzen dira eta again ez gaude prest?"

Biluzik geratze horrek, nire ustez, beldurra ematen badu ere, irakasle gisa heldutasun eszenatoki berri batera garamatza eta hau da berrikuntzarako egiazko baldintza:

  1. Irakasle gisa, gure konpetentzien aukera zabaltzen da eta honek erabakiak hartzeko askatasun eta ziurtasuna ematen digu.

  2. Irakasle gisa perfekzionismoan galdu beharrean inplikatuta egoteari garrantzia emateko aukera ematen digu.

  3. Ikuszentzunezko hizkuntzan alfabetizatzea ahalbidetzen digu, irakaskuntza esanguratsuan gaitasunak areagotuz.

  4. Inteligentzia emozionala garatzen ahalbidetzen digu.

  5. Irakasle gisa gaur egun beharrezkoa dugun konpetentzian trebatzea ahalbidetzen digu, ikasten ikasteko gaitasuna.

  6. Irakasle bezala norberaren ezagutza, honela "benetako izkutuko kurrikuluma" esplizitatzen dugu. Pedagogikoki azken urteetako erronka nagusia.

  7. Irakasle gisa publikoa eta pribatua denaren eztabaida berria ahalbidetzen du, ikaskuntza-irakaskuntzaren eszenatoki berri batera garamatzalarik.

  8. Eta gehiago....

Biluzik geratzeak, merezi du, irakasle gisa ikasleekin daukagun konpromezuari beldur gabe ekiteko.