IRSE-EBIn taldekako hizkuntzen ginkana antolatu dugu EUSKARALDIKO girotze ekintzen barruan.
IRSE-EBIko Euskara Batzordeak antolatutako lehiaketaren bitartez, euskararen inguruan duzuen ezagutza neurtzeko aukera paregabea daukazue. Ezagutza hori aberastea du helburu Ginkana honek, eta, ziur egon ikasiko duzuela!
Taldeetan parte hartu ahal izango duzue. Bai, bai, taldean denon ezagutzarekin erraz asmatu ahal izango dituzue erantzunak.
Astelehenero galdera bat izango duzue Euskara Txokoan, eta ostegunetan 14:30ak baino lehen eman beharko dira erantzunak. Galdera asmatzen dutenek, asmatutako galdera bakoitzeko puntu bat jasoko dute.
Taldeen puntuazioarekin SAILKAPENA egingo dugu.
Lehiaketak 4 aste iraungo du eta sari bat izango du. Puntuetan berdinketa egonez gero, zozketa egingo da puntu gehien lortu duten lankideen artean.