Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.
Euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Bi motako ariguneak bereizten ditugu:
Kide guztiek gutxienez euskara ulertzen duten taldeak dira. Sailak, atalak, ekipoak, sekzioak, zerbitzuak, taldeak izan daitezke. Taldekideek hizkuntza-ohiturak aldatzea adostuko dute. Arigunea osatzeko beharrezkoa izango da taldeko kideen %80a gutxienez ados egotea. Ariguneetako kide bakoitzak erabakiko du ahobizi edo belarriprest moduan parte hartzea.
Entitatean herritarrekiko harreman-espazioetan dauden pertsonek osatzen dute kanpo-arigunea, uneoro belarriprest edo ahobizi bat egongo dela bermatzen bada; hau da, herritarrek uneoro euskaraz artatuak izateko bermea badute. Horrelako espazioak izango dira jendaurreko edo harrera postuak, supermerkatuetako kutxak, telefono bidezko arreten arduradunak, tabernariak edo dendariak, besteak beste.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
Helburua: ekimenaren bidez euskararekin esperientzia atseginak izatea eta helduen xaxatzaile izatea, beren buruari garrantzia emanda.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Helburua: helduen xaxatzaile izateaz gain, beren hizkuntza praktikei buruzko gogoeta egitea, hau da, aurrera begira ahobizi edo belarriprest izateko prestatzea.
Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
Helburua: beraien hizkuntza praktikei buruzko gogoeta egitea eta ekimenean ahobizi zein belarriprest gisa parte hartzera animatzea.
TXAPA BANAKETA