Hizkuntz proiektua: bateratzearen esperientzia

Laburpena


Badira urteak Lizarra Ikastolak hizkuntzen eta eleaniztasunaren aldeko hautua egin zuela; gure gizartean horren modan jarri diren eredu eleanitzen oihartzuna entzun aurretik. Ez hori bakarrik, hizkuntzen alderdi komunikatiboa izan da urte hauetan guztietan Lizarra Ikastolaren erronka. Dena den, argi izan du, euskaran ardazturiko eleaniztasuna dela bultzatu nahi izan duena.

Erronka horren aurreran, hainbat elementuren uztarketaren beharra sortu zen (zenbait hizkuntzaren bateratzea, horien erabilera eremuak finkatzea, ulermena, ahozkotasuna…); eta bide horretan ezinbestekoa izan da Ikastolen Elkartearen laguntzaz abiatutako Hizkuntz Proiektua.

Hasiera gogor eta astunak izan baziren ere, hizkuntzen ikuspegi zabala izaten eta haien arteko bateragarritasunari etekina ateratzen lagundu eta laguntzen digun proiektua da; hezkuntza komunitate osoa inplikatuz, eta Ikastolak eragiten duen edo ikastolari eragiten dioten eremu guztiak kontuan hartuz. Neurri batean, irakasle guztiak bihurtzen ditu hizkuntza irakasle, baita gelaz kanpo dauden hezitzaileak eta familiak ere. Ez dio soilik hizkuntzen ikaskuntzari erreparatzen; ikaskuntza horietan jarreren garrantzia handia izanik, horretan ere eragiten laguntzen duen antolaketa ahalbidetzen du.

Urteak eta lorpenak izan badira ere, beti dago esparru honetan zeregina; hobetzea ez bada, mantentzea, moldatzea eta egoera berrietara egokitzea, besteak beste.

 

Materialak

  • Une honetan ez dago materialik eskuragarri












Maider Etxaniz

Lizarrako Ikastola