Urdaibai Kopa, naturaz gozatzea gustatzen jaken eta forma fisiko onean eta mendi ibilbideetan jakintza daben guztientzat sortutako kirol proba bat da. Honegaz, indar handiko kirol aukera bat sortu gura da, eta bide batez, mendi-lasterketak dagozan Urdaibaiko herrietako ingurune naturalen aberastasuna ikusi.
Gaur egun, inguruneagaz hartu-emona daben hainbeste kirol jardueren aurrean gagoz, bai eta gure eskualdeko turismoarenean be. Turismo hau jasangarria izan behar da, landa eremuko ezagutza eta balore natural, kultural, paisajistiko eta mendi kirolen jardunean oinarritzen dana.
Tamalez, aurten Kopa formatua ez dago indarrean.