LAGUNTZA PROIEKTUAK - euleuk

LAGUNTZA PROIEKTUEN PARTE IZAN GURE DOGU

Adi mendizale!

Ibarruriko Mendi Martxan kirolagaz, lagunarteagaz eta gure paisaiekaz gozatzea maite dogu. Gure esku dagoan guztia egiten dogu ibilbidea egun batez egoerarik onenean izan eta egonaldi atsegin eta gozagarria izan daizuen.

Hobetzeko griñak hainbeste saltsatan sartzera daroazku. Horregaitik, jatorria eta helburuak ahaztu barik hurrengo proektuari laguntza eskaintzea erabaki dogu. 

Aurten be EULEUK (etorkizuna euskaraz) alkarteagaz bat egin dogu. Herriko, Gernikako eta Zornotzako lagun batzuk batu eta Senegaleko Warang herriaren beharrizanak asetu nahi dabez eta. 

Gabezi eta beharrizan asko izan arren, eskola eta osasun zentroa hornitzea dira lehentasunak, hazi berriak ereinez.

IMM beraz, bultzada bat emoteko prest dago eta diru ekarpen eta gure kamisetakaz lagundu nahi dogu. 

               ZU BE GUZTI HONEN LAGUNTZAILE IZAN ZEINKE!