Hizkuntzak irakasteko baliabide digitalak

M V Apraiz

Hizkuntzen irakaskuntzarako baliabide digitalak saioan defendatzen dugu tesiak bi osagai ditu: alde batetik, irakasleok teknologiak eskaintzen dizkigun baliabideak ezagutu eta baliatu behar ditugu; XXI. mendeko irakasleok, gure egunerokotasunean, kontuan hartu behar ditugu IKTak, derrigorrez: arbel digitala, mundua erakusten duen leiho erraldoia; sarea, ahozko hizkuntza erabiltzeko, ebaluatzeko eta besteekin elkarbanatzeko aukera izugarria ematen diguna,eta askotariko testuak besteekin konpartitzeko bozgorailu ahaltsua... Gaurkotasunak IKTak erabiltzea exijitzen digu.

Baina, beste alde batetik, irakaskuntza eraginkorra bultzatzeko, teknologia erabiltzea baino inportanteagoa da hizkuntzak irakasteko metodologia egokia bultzatzea. Ezagutzak eta esperientziak erakutsi digute bidea: hizkuntzak erabiltzeko aukera eman behar diegu ikasleei, askotariko egoerei erantzuna ematen dieten testuak, ahozkoak eta idatziak, ulertu eta ekoizteko aukera eman behar diegu umeei eta nerabeei, benetako helburu komunikatiboa duten testuak, hain zuzen… Laburbilduz, ataza komunikatiboen bidez landu behar dira hizkuntzak, eta ahal izanik, irizpideak partekatu hizkuntzen artean.

Eta nola uztartu teknologiaren erabilera eta metodologia eraginkorra? Hauxe da saio honen helburua. Sarean mota guztietako tresnak, baliabideak eta sekuentzia didaktikoak topa ditzakegu, onak, oso onak, eta txarrak ere bai. Irakasleok, beraz, teknologiaren erabilera eraginkorrak identifikatzen ikasi behar dugu, hizkuntzak lantzeko tresna aproposak gure proiektuetan uztartzen saiatu, ataza komunikatiboak garatzeko baliabide digitalak erabiltzen dituzten eredu onak aukeratu edota sortu...

Hauxe da XXI. mendeko hizkuntza irakasleon erronkarik handiena: hizkuntzak irakasteko metodologia eraginkorra eta baliabide teknologiko aproposak elkarrekin lotzea.

2Hizkuntzak irakasteko baliabide digitalak