KOMUNIKAZIO GAITASUNA

Komunikazio gaitasuna honela definitu dezakegu: hizketa komunitate batean, gizabanakoak modu egokian eta eraginkorrean jarduteko duen gaitasuna da. Horrenbestez, eskatzen du gramatika- zein hizkuntzaren beste esparruetako (fonetika, fonologia, sintaxia, morfologia, semantika) arau multzoa onartu eta baliatzea; eta, horrez gain, komunikazioa sortzen den kultura-, gizarte- eta historia- testuinguruak ezarritako erabilera-arauak ere onartzea.

Honako ezaugarri hauek ditu: dinamikoa da, aintzat hartzen du esanahiaren negoziazioa, erlatiboa da, hiztunek komunikatzeko gaitasun maila desberdinak dituzte, oinarri soziala du, testuinguru jakin batean sortzen da eta prozesuari dagokio, ez produktuari.

D. Hymesek azaldu zuen komunikazio gaitasunaren konzeptua. Lau azpigaitasun hauek ditu bere baitan:

Hizkuntza testuingurura egokitzeko gaitasuna.

Diskurtso koherenteak eta kohesionatuak sortzeko gaitasuna.

Enuntziatu gramatikal zuzenak sortzeko gaitasuna.

  • Gaitasun estrategikoa

Komunikazio-arazoak saihesteko eta interakzio eraginkorra lortzeko gaitasuna.

Kontzeptu hori hizkuntzalaritzaren mundutik dator eta hizkuntzen curriculumean ageri da Hizkuntza-Komunikaziorako Gaitasuna kontzeptuarekin batera. Bai Komunikazio-gaitasuna, bai hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna hizkuntzen erabileran oinarritzen dira, eta komunikazio eraginkorra lortzeko hiztunek baliatzen dituzten abileziak, ezagutzak eta estrategiak bereganatzen dituzte.

http://cvc.cervantes.es/ensenanza/biblioteca_ele/diccio_ele/diccionario/competenciacomunicativa.htm