Narrazio testuak

Hizkuntza erabiltzaileek erraz antzematen dute testu tipo hau. Testu tipo honen hizkuntza funtzio nagusia da datuak, ekintzak eta gertakariak kontatzea.

Ezaugarriak:

  • Kronologikoki garatzen dira.

  • Asertibitateari lotuta daude.

  • Ez daude errotuta enuntziazioaren denboran eta lekuan.

  • Gertakarien sekuentziak biltzen dituzte.

  • Hizkuntzaren erabilera-eremu guztietan agertzen dira, baina, batez ere, pertsonen arteko harremanetan, literaturan eta gizarte-hedabideetan.

  • Narrazio testuak dira testu genero hauek: ipuinak, albisteak, kronikak, kontakizunak, erreportajeak, pasadizoak, autobiografiak, gutunak, komikiak, egunerokoak, erreseinak...

  • Didaktikoki oso erabilgarria da testu tipo hau; izan ere, hiztunak hizkuntzarekin dituen hasierako hartu-emanak narrazio testuen bidez egiten ditu. Horrez gain, narrazio testuak, egun, zabaldu egin dira teknologia, kode eta euskarri berriek dakartzaten berrikuntzen kariaz.