1. EGURREAN PIEZAK MARKATU:
Gehienei 150x15cm-ko ohola eman zaie, bertan pieza desberdinak markatzeko.
Urubi arrunta (Strix aluco), okil berdea (Picus viridis) eta hontz zuriaren kasuan (Tyto alba) neurri haundiago taulak eman zaizkie.
Markatzeko garaian, arotzaren eskuaira metalikoa erabili dute, erregelarekin batera. Piezen artean 2-3 mm-ko tartea utzi dute.
2. PIEZAK ZERRAREKIN MOZTU:
Mahaiko zerra elektrikoarekin, eta zerraren orria piezen artean utzitako 2-3mm-ko tartean pasaz, kabiaren pieza desberdinak moztu dituzte.
3. PIEZAK ZULATU:
Aurrerago gabilen bitartez lotuko diren piezetan 3mm-ko barautsarekin zuloak egingo zaizkie. Egurrezko piezen lodiera 10mm-koa denez, ertzetik 5mm-tara marrak egingo dizkiete, eta marra horien gainean zulatzeko puntuak markatu dituzte. Zulatzeko mahai zulagailua erabili dute.
Arotzaren eskuaira metalikoarekin zulatu beharreko puntuak markatzen.
Mahai zulagailuarekin pieza zulatzen. Azpialdean zuloak bizarrik gabe atera daitezen, balio ez duen taula bat jartzen da, martiri moduan.
4. KABIARI SARTZE/ATERATZE ZULOA EGIN:
Kabiari, aurrealdean, kopa moduko zerra erabiliz (zulagailuarekin), zulo bat egin zaio. Zuloa, kabira sartzea nahi den txoriaren araberakoa egin da.
Sartze/ateratze zuloa egiten
Zuloa behin egina
5. KABIAREN PIEZEN ZUINKAKETA:
Piezak elkarrekin lotzen hasi aurretik, nola joango diren jarriko dira, zulorik falta den, edo beste akatsik ba ote den konturatzeko.
Buztanikararen kabiaren piezak.
6. PIEZEN LOTURA:
Bihurkina eta 3x25mm-ko gabilak erabiliz, kabia osatzen duten piezak lotu dira.
Hontza zuriaren kabiko piezak lotzen.
Adidas ekipoa lanean.
Txepetxaren kabiko aurrealdea lotzen.
7. SARRERAKO HAGATXOA JARRI:
Kabi-kutxaren sartze/ateratze zuloaren azpian, txoriarentzako sostengu izango den hagatxo bat jarriko zaio.
Hagatxoa jartzeko zuloa egiten.
Hagatxoari zati bat mozten.
Behin hagatxoa jarrita, hartu duen itxura.
8. TAPARI TAKOAK JARRI:
Gaineko tapa itxi ondoren ondo finkatua eta lasaierarik gera ez dadin, tapari, azpialdean tako batzuk jarri zaizkio.
Eskuairarekin listoiean takoak markatzen
Takoak kola txiriarekin tapari itsatsi zaizkio.
9. TAPARI BANDAK JARRI:
Tapa ireki eta kutxen barrualdea garbitu ahal izateko (urte batetik bestera, kabi zaharra kendu beharko baita eta), gomazko bandak jarriko zaizkie.
Bandak egiteko bizikletaren gurpil-azala erabili da.
Bandak egurrari finkatzeko, grapagailua erabili da.
Aimar, Inhar eta Alex, bandak egurrean grapatzen.
10. BERNIZATU ETA APAINDU:
Kabiak kanpoan jarriko direnez, eragile atmosferikoen menpe, komeni da egurra babesteko, berniz eskualdi bat ematea. Talde batek hontz zuriarentzako eginiko kutxan, pirograbagailuarekin, marrazki dotorea egin dute.
Kutxa-kabiei berniz eskualdi bat ematen.
Pirograbagailuarekin kutxa apaintzen.