Urtebete zain egon behar izan dugun arren, iritsi dira apopiloak. Gainera jarriak izan diren ia gehienetan sartu dira.
Baliteke aurreko urtean berandu jarri izana izatea arrazoia. Edo oso garbiak zeudenez, zintzilikatuta zauden zuhaitzarekin ondo ez kamuflatzea (kolore kontrastea medio), eta ondorioz, txorieri ez gustatzea. Baita egur berri eta artifizialak duen usaina susmagarri gertatzea.
Urtea pasata kutxa-kabia belztu da.
Kabia egiteko ardi-ilea, goroldio eta lumak erabili dituzte.
Arraultzak zuriak orban gorriekin dira.
Amilotx Urdina (Parus Caerulus).
Kaskabeltza (Parus Major).
Kaskabetz txorikumeak, oraindik lumatugabeak
Kaskabetz txorikumeak. Mokoaren forman igarri da kumeak dirala.
Amilots txorikumeak, nahiko aziak.
Kaskabetz txorikumea, nahiko azia.
Hontzen kasuan arrakasta gutxi izan dugu, ez baita hontzarik sartu jarritako bi kutxetan.
Kokapena ez da egokiena, baina aurten beranduegi gabiltzanez, datorren urterako utziko dugu kokapen aldaketarena.