SARRERA

Aurten 2º D.B.H.mailan, teknologia ikasgaian, marrazketako gaia ikusi ondoren, nolabait ikusitakoa praktikara eramateko proiektu bat egitea bururatu zaigu. Horrela txorientzako kabi itxurako kutxak egin ditugu. Hauek egiterakoan erregelarekin neurriak nola hartu, nola egurrera eraman, hala nola, eskuaira metalikoak dituen abantailaz baliatzen ikasi dugu.
Zergatik aukeratu dugun kutxa-kabien proiektua? Ondorengo arrazoiengatik:
  • Marrazketa eta marrazketako erreminten erabilerari praktikotasuna emateko.
  • Egindako proiektuei erabilpena emateko.
  • Tailerrean lan egiterakoan, lana nola egin, segurtasun neurriak e.a. ikasteko.
  • Naturarekin dugun zorra kenduko ez badegu ere, ekarpen xume bat ezer baino gehiago bada.