09. Kontrola

Proiektu honetan zehar gauza pilo ikasi dugu. Orain bakoitzak ea ikasitakoa aplikatzeko gai dela demostratu behar du. Norbanako lana izango da, beraz.

Gaia globalizatzeko eta landutako gaitasunak aplikatzeko gai zaren ala ez jakiteko, hurrengo egoera problematikoa irtenbideratzea proposatzen dizut:

Geologoari bat zure herrira heltzen da eta zu zara bere gida. Zure auzoko geodibertsitatea kontatu behar diozu. Hona hemen gidoia:

  • Idatzi zure auzoko arroken informazioa: arroka mota desberdinak, bere ezaugarri nagusiak, non aurkitu ahal ditugu, Erandion aurkitzeko beste toki bat, zertarako erabiltzen dira, zeintzuk dira bertokoak eta kanpokoak.
  • Arroken deskripzioa eta sailkapena
  • Kokatu hiru arroka arroken zikloan: nola eratzen dira, zein izan den prozesua…
  • Aukeratu bertako materiala. Non aurkitzen da Euskadin? Aipatu geodibertsitateko toki bat eta azaldu bere garrantzia
  • Egin ekarpen pertsonal bat, gauza esanguratsu bat zuretzat

Gehiago nahi duzu? Beste lan batzuk egin nahi dituzu, hiru proposamen desberdin luzatzen dizkizugu. Lan bakoitzak gutxienez bi orri izan behar ditu. Behin bukatuta, bidali irakasleari e-mailez.

  • Sukaldea aldatu nahi duzue etxean eta familia marmoleria batetik pasatzen da enzimera on baten bila. Material pilo erakusten dizuete eta zure gurasoek, zu aditua zarela jakinda, aholkua eskatzen dizute. Azaldu material bakoitzaren ezaugarriak eta zein izango den egokia.
  • Egindako lanarekin, Ikastetxean erakusketa egin nahi dute. Diseinatu nola egin, zer ekarri eta propaganda egiteko "Foiletoa"
  • Ikertzaile ona zara? ba lan hau zure neurrikoa da. Ikerketa txiki bat egingo duzu. Proiektuan egin dugun moduan, kalera atera behar duzu arroka biren bila. Baldintza bakarra: bat bertokoa eta bestea kanpokoa izatea. Behin aukeratuta, atera argazkiak eta idatzi informazioa (zein kaletan, tokitan...). Datu hauekin bi arroken historia kontatu behar duzu.