Gida didaktikoa


Geosfera Harriz Harri Heziberri Dekretuak markatzen duen "Geosfera" eduki multzoa burutzeko prestatuta dago.

Deskargatu testu-formatoan: HARRIZ HARRI

Deskargatu programazio didaktikoa: arazo egoera

Helburuak:

  • Arroken baliotasuna baliabide bezala ikastea
  • Harri-materialen inguratuta gaudela  agerian jartzea, gure egunerokoan aurkitzen ditugu (paisaian, eraikuntzan, dekorazioan…)
  • Geoaniztasuna babestu behar dugula barneratzea, gure patrimonioa delako.
  • Ikerketa zientifikoa egiten ikastea, metodologia eta jarrera zientifikoak erabiliz (planifikazioa, informazioaren trataera, emaitzen komunikazioa, sormena, zehaztasuna, hizkuntza aproposa...)
  • Informazioa tratatzea garatzea baliabide desberdinekin
  • Talde-lanaren bitartez begirunea, elkartasuna, bizikidetza eta hainbat baloreak barneratzea

Edukiak:

  • Geosferaren kontzeptua
  • Arroken sailkapena eta arroken zikloa
  • Arroka eta mineralak: aniztasuna, identifikatzeko eta sailkatzeko irizpide eta ezaugarriak
  • Arroka-materialen garrantzia eta erabilera
  • Inguruko arroka nagusiak
  • Euskadiko geodibertsitatea
  • Informazioa tratatzeko prozedurak: behaketa, planifikazioa, bilaketa, sailkapena, ulermena, ebaluazioa, adierazpena eta komunikazioa.
  • Taldean lan egiteko eta kooperazio jarrerak bultzatzeko estrategia eta dinamikak
  • Ikaskuntza eta motibazioa autoerregulatzeko teknikak
  • Metodologia zientifikoa testuinguru errealetan aplikatzeko irizpideak eta arauak: behaketa, identifikazioa, sailkapena eta emaitzen komunikazioa.
  • Lan zientifikoekin lotuta dauden jarrerak ( jakinmina, interesa, sormena, pentsamendu kritikoa, ahalegina, autonomia, ardura...) bultzatzeko estrategiak.

 Oinarri metodologikoak:

  • Ikas-proiektua da, ataza batzuetan banatuta dago, denak azken ekoizpen bati begira.
  • Ataza bakoitzean ikas-jardueren sekuentzia eta baliabideak ematen dira. Era honetan, ikasleak autonomiarekin ikasi ahal du, ikasten du "eginez". Irakasleak bere ikaskuntzaren entrenatzaile eta tutore bihurtzen da, proiektuan zehar adibideak, orientabideak, laguntza puntuala...ematen.
  • Ikasketa funtzionala lantzen da, gaia testuinguru ezagun eta hurbil batean kokatzen: ikasleen etxea eta auzoa.
  • Baliabide anitzak erabiltzen dira ikas-estilo desberdinei erantzuteko.
  • Gaitasunak garatzen dituen ikas-jarduera konplexuak proposatzen dira.
  • Ekintzailetza, sormena eta pentsamendu kritikoa garatzeko ikas-jarduerak proposatzen dira: Web-aplikazioen erabilera, ideien garapena, planifikazioak, eztabaidak, ebaluazioak, erabakiak hartzekoak...
  • Gaitasun digitala etengabe eta era naturalean lantzen da.
  • Talde kooperatiboetan lantzen da, denon partaidetza ziurtatzeko dinamika egituratuak erabiltzen.


ATAZAK:

0.-Proiektuaren aurkezpena arbel digitalean. Proiektua aurkezten da eta lehenengo jarduera bat planteatzen da euskarri informatikoen erabilera ziurtatzeko.

1.-Harri-paisaiak. Arbel digitalean harriei buruzko argazki batzuk ikusi eta gero, aurreideiak agerian jartzeko dinamika bat planteatzen da klasean (folio birakaria): non aurkitu ahal ditugun harriak? Gero, “Padlet” batean, idazten dituzte libre. Ondoren, ikerketaren planifikazio txiki bat egiten dute txantiloi batean.

2.-Harritik arrokara. Ataza honetan proiekturako beharrezkoa den informazio teorikoa biltzea planteatzen da bi modutan: lehendabizi horma-irudi kooperatiboa garatzen dute testu-liburuko informazioa erabiliz. Bukatu ondoren, argazki bat egin eta portafoliora eramaten da (ikusi adibidea). Bigarrenean, ginkana planteatzen zaie, Interneteko informazioa eskuratzeko ere bai. Ikasleen ekoizpen guztiak koadernoan egingo dira.


3.-Arrokak sailkatzen. Testuinguruko arroka nagusiak identifikatzeko ataza klasikoa, gako dikotomiko baten bidez baina dinamika aplikatuz. Irakasleak kokatzen ditu talde-mahai bakoitzean: bi arroka plastikozko poltsetan sartuta zenbakituta, gako dikotomikoak eta fitxa bat betetzeko. Sailkatu eta gero, ikasleak mugitzen dira mahaiez aldatzen, material guztiak sailkatu arte. Ondoren, beren portafolioan emaitzak idazten dituzte.  Momentu ona da plangintzari begirada bat botatzeko eta ikas-eguneroko bat egiteko.


4.- Geodibertsitatea. Beste horma-irudi bat garatu behar dute ikasleek, oraingo honetan, Euskadiko geodibertsitatea erakusten duten 10 tokiren bitartez eta dinamika ludiko-kooperatiboa erabiliz. Behin bukaturik, argazki bat egin eta portafoliora eramaten da ( ikusi adibidea).


5.-Arrokak gure etxean. Ataza honekin benetako landa-ikerketa hasten dugu. Ikasle bakoitzak bere etxeko material bat gutxienez lokalizatzen du,  sakelako telefonoz argazki bat ateratzen du eta posta elektronikoz  bere buruari bidaltzen dio. Aldez aurretik, ikasgelan, non aurkitu ahal ditugun lantzen dute taldean. Ondoren,  diapositiba-fitxa betetzen dute.   

6.- Auzoko arrokak. Irakasleak egindako herriko diapositiba batzuk ikusi ondoren, mapa baten gainean eta denon artean, erabakitzen ditugu bospasei toki aproposak arrokak ikusteko. Erabaki honekin, irakasleak irteera egiteko fitxa prestatzen du. Irteera didaktikoa egiten den bitartean, ikasleek argazkiak ateratzen dituzte eta fitxa osotzen dute. Gero, ikasgelan berriro, talde bakoitzak diapositibak betetzen ditu.

7.- Gure gida. Behin lanak bukaturik, talde bakoitzak bere gida garatzen, informatizatzen eta hedatzen du.  Eskola Komunitate osoak ikusteko aukera ematea (familiak, kideak, irakasleak...), ikastetxeko web-orrian galdesorta bat jarriko da, emotikonoen bidezko ebaluazioa egiteko.

  • Beste aukera poli bat izango lirateke familiekin irteera bat antolatzea.
  • Edo talde bakoitzak bideo bat garatzea. Arrigorriaga BHI-an egindako bat:

8.- Birpasoa. Gaia bukatzeko, eta norbanako lana egin aurretik, birpasatzea komeni da. Irakasleak hartzen du ardura eta, diapositibak erabiltzen, gaiaren laburpena egiten du. Gero, ikasleen taldeak, jolas moduko galdesorta beteko dute.

Erruletaren kapsulatzeko kodea:


<iframe src="http://wheeldecide.com/e.php?c1=Zer+da+Geosfera%3F&c2=Adierazi+arroken+bi+propietate&c3=Emana+arroka+plutonikoaren+adibide+bat&c4=Arroka+magmatikoak+presioagatik+sortzen+dira%3F&c5=Sumendi+baten+bidez+sortzen+diren+arrokak%2C+nola+deitzen+dira%3F&c6=Egia+ala+gezurra%3A+arroka+sedimentarioek+ez+dute+fosilik&c7=Euskadiko+arroka+mota+gehienak%2C+zeintzuk+dira%3F&c8=Non+aurkitu+ahal+dugu+granitoa+Euskadin%3F&c9=Zein+da+arrokak+desberdintzeko+irizpide+nagusia%3F&c10=Aipatu+Erandion+dauden+hiru+arroka+mota&c11=Zer+motako+arroka+da+Kareharria%3F&c12=Zer+motako+arroka+da+Basaltoa%3F&c13=Zertarako+erabiltzen+da+arbela%3F+eman+bi+adibide&c14=Zergatik+da+hain+garrantzitsua+Sopelako+K%2FT+muga%3F&c15=+Zein+da+Anbotoko+Mari+kobazuloaren+arroka%3F&c16=Zein+da+Erandioko+eraikuntzetan+nagusitzen+den+arroka-mota%3F&c17=Aipatu+Erandion+dauden+bertoko+arroka+bi&t=Harriz+Harri+Proiektua&time=5" width="500" height="500" scrolling="no" frameborder="0"></iframe>

9.- Norbanako lana. Gaia globalizatzeko eta landutako gaitasunak aplikatzeko gai diren ala ez jakiteko, ikasle bakoitzak lan bat egiten du. 

  • Geologo bat zure herrira heltzen da eta zu zara bere gida. Auzoko geodibertsitatea kontatu behar diozu.
  • Sukaldea aldatu nahi duzue etxean eta familia marmoleria batetik pasatzen da enzimera on baten bila. Material pilo erakusten dizuete eta zure gurasoek, zu aditua zarela jakinda, aholkua eskatzen dizute. Haiek nahi dute: material erresistentea eta  bertokoa izatea

Horretaz gain, lan pertsonal egiteko aukera ere ematen zaie.

Beste jarduera batzuen proposamena:

  • Arroka eta mineralekin esperimentu batzuk egitea
  • Geologiako irakasle aditu bat ikasgelara eraman eta hitzaldi bat entzutea
  • Harrobi bat bisitatzea (adibidez, Peñas Negras)
  • Erakusketa bat egitea ikastetxean

 

Comments