Atal honetan Elkartearen historian jazotako gertakizunak (aipagarrienak) jasoko ditugu:
2013:
- 2013/apirila/14: Larrañeta Mendizale Elkartearen webgunea diseinatzen eta argitaratzen da. Halaber, facebook-en irekitzen da elkartearen orria.
2011:
- 2011/otsaila/11: Gure Elkartearen Estatutuak gaurkotzen ditugu.
2010:
Aurten Larrañeta Mendizale Elkarteak 50 urte betetzen ditu. Hori dela eta, hainbat ekitaldi egiten dira, besteak beste, honako hauek:
- 2010/abuztua/31: Sanramonak zaindariaren jaiak direla eta, Larrañeta Elkartea aukeratzen dute Trapagarango jaietako pregoia irakurtzeko, eta txupinazoa pizten du jai nagusiei hasiera emateko. [irakurri pregoiaren testua] [ikus hitzaldiaren argazkia]
- 2010/urria/01: Elkarteko bazkideen lana eskertzeko eta, bereziki, bazkide zaharrenei euren parte-hartzea eskertzeko omenaldia eskaintzen zaie. Halaber, ekitaldian aurkezten dira 50. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldiak.
- 2010/urria/06: Juanjo San Sebastián mendizaleak aurkezpen multimedia eskaintzen digu, “El Viaje” izenburupean. Aurkezpen horren bidez, bere ibilbidea azaltzen digu eta etorkizuneko ekitaldiei buruzko hainbat hausnarketa egiten ditu.
- 2010/urria/07: Edurne Pasaban mendizaleak hitzaldi bat eskaintzen digu, “El reto: 14x8000” titulua duena. Ikus-entzunezko aurkezpen horren bidez, Edurnek bere ibilbide-mendizalea errepasatzen du. Horri esker, munduko 14 zortzi mila mendiak gainditzeko aukera izan du. [irakurri Deia-ren artikulua] [irakurri El Correo-ren artikulua] [ikus Tele7-ren bideoa]
- 2010/urria/17: Euskal Herriko Mendizale Elkarteko arduradunei gonbidapena bidaltzen diegu Mendizale Elkarteen Topaketa egiteko. Ekitaldi honetan, besteak beste, Galdames mendietatik eta Urallaga kobazulo-tik txango bat egiten da.
- 2010/azaro/11: Larrañeta Mendizale Elkarteak "Hemendik" saria jasotzen du (Deiak emandakoa), azken 50 urteotan egindako lanari esker. [irakurri argitaratutako artikulua]
- 50 urteurrenaren ekitaldi handiena ospatzeko, herri-txango bat egiten da Trapagarango mendietan, 14 Km.-ko luzera duena. Azkenean, 1.345 lagunek parte-hartzen dute ekitaldian.
- Euskal Mendizale Federazioa-k oroigarri bat ematen dio gure Presidenteari Larrañeta Mendizale Elkarteak 50 urtez egindako lana eskertzeko.
2009:
- 2010ean Larrañetak 50 urte beteko ditu. Hori dela eta, Zuzendaritza-batzordeak gure Elkartearen blog-a martxan ipintzea erabakitzen du. Blog horren bidez, Elkartearen arduradunek argitaratuko dute ekitaldiei buruzko informazio guztia (txangoak, aurkezpenak, etab.). Larrañetak mendizaleentzako topagune bihurtu nahi du bloga, eta naturarekin erlazionatutako zenbait informazio jendarteratzea du helburu.
1960:
- Trapagarango zenbait auzokidek gure elkartea sortu zuten; "Larrañeta Mendizale Elkartea", hain zuzen.
- Larrañeta Elkarteak bere lehen postontzia instalatzen du: Pico La Cruz mendian, hain zuzen. Gero, beste postontzi batzuk kokatuko dira, esaterako, ondoren aipatzen diren mendietan: Txolope, Peñalba, Gasterantz eta Cotero.
Oharra: Idatzi honen bidez, Zuzendaritza-batzordeak eskertu nahi die bazkide guztiei orain arte ekitaldi guztietan (txangoak, hitzaldiak...) izandako portaera eta parte-hartzea, eta Erakundeei urteetan emandako laguntzagatik eskerrik asko. Horien guztien laguntza izan ez bagenu, ez litzateke posible izango zenbait ekitaldi antolatzea. Mila esker.