Nor gara gu

Gallarreta Mendi Taldea diru irabazteko asmorik gabeko kirol elkartea da, Eusko Jaurlaritzako kirol elkarteen erregistroan erroldaturik dagoena. Era berean, Euskal Mendi Federazioko kidea da, Bizkaiko Federazioaren bitartez.

Gure egitekoa mendiko kirola da, eskalada, eski modalitate guztiak, mendi bizikleta, eta abar, sustatzea da.

Elkartearen helburuari eutsiz, mendiko txangoak antolatzen ditugu urtean zehar - abuztuan izan ezik -, hala egun osokoak nola egun erdikoak eta, tarteka, asteburu osorako txangoak ere bai.