Gunearen deskribapena eta Menuen azalpenak

Webgunearen deskribapena: menuak eta aukerak.

  Hasiera” aukera goiko ezkerreko menuan azaltzen da: TPACK metodologiaren informazioa, erabilera, informazioa, menuak, ... 

   Webguneak erabilgarritasuna izan dezala kontuan izanez, euskal kantagintzaren taldeak alfabetikoki sailkatuta  azaltzen dira, eta bi menu desberdinetan eskura daude: “Aurkibideaezkerreko menuan eta “Alfabetikoki hizkiak  antolatuta” ezkerreko menu bertikalan.

1.irudia . "Aukibidea" menua ikusteko aukera.

2.irudia . "Alfabetikoki hizkiak  antolatuta" menua ikusteko aukera.

 Eskerreko menutik, “Aurkibidea” menuan, alfabetikoki musika taldeak aukera ditzakegu. Talde bat aukeratzen dugunean, talde horren weborria azaltzen zaigu. Talde horren lantzeko prestatutako abestiak azalduko zaizkigu:  abesti desberdinen artean aukera dezakegu. Agertzen diren abesti bakoitzak,  hiru zailtasun maila ditu ikasleekin lantzeko. Maila errazenetik zailenera aukera daiteke:

  1.maila, erreza: zerrenda batetik aukeratu hitza.

 2.maila,  ertaina:  zerrenda batetik idatzi aukertutako hitza.

 3.maila, zaila: idatzi hitza egokia, idazterakoan laguntza dago.

Era horretan irakasleak ikasleen mailaren arabera ariketa aukera dezake. 

Ondoren aukerak banan banan ikus ditzakegu.

 Lehen mailako ariketa motan (3.irudian), ikasleak hitz-zerrenda batetik erantzuna aukera dezake. Zuzenketa egiteko ariketaren bukaeran "Zuzendu" botoia azaltzen zaigu.

3.irudia . Irudian 1.mailako adibidea ikus daiteke. Iturria: lanketa propioa “JCloze” programa  erabiliz.

Bigarren mailako ariketa mota honetan (4.irudian) ikasleak hutsune bakoitzeko upel-konbo bakoitzean hitz zuzena idatzi behar du. Laguntza bezala, erabili behar diren hitzak agerian daude abestia irauten den bitartean. Aurrekoan bezala, zuzenketa egiteko ariketaren bukaeran ere  botoia azaltzen zaigu.

4.irudia. Irudian 2.mailako adibidea ikus daiteke. Iturria: lanketa propioa “JCloze” programa  erabiliz.

 Hirugarren ariketa motan (5.irudian), ikasleak hutsune bakoitzean hitz zuzena idatzi behar du, baina hitzak agerian ez ditu. Laguntza bezala, ariketaren bukaeran "Laguntza" botoia azaltzen da. Botoi hori erabiliz, behar den hitzaren letrak joaten diren azaltzen eta hutsuneak osatu daitezke. Botoiak abestiaren hitzen azpitik era honetan azaltzen dira: "Zuzendu" - "Laguntza".

5.irudia. Irudian 3.mailako adibidea ikus daiteke. Iturria: lanketa propioa “JCloze” programa  erabiliz.

Ariketa egiterakoan edozein momentutan "Zuzendu" botoia sakatuz, emaitzen ehunekoa azaltzen zaigu. Era berean erantzun zuzenak baieztatzen dizkigu, eta huts egindako erantzunak garbitzen dizkigu. “Ados” botoia sakatuz, ariketa osatzen jarrai dezakegu bukatu arte.

6.irudia

        Bai “Hasiera” goiko menuan bai “Aurkibidea” menuan,  “Aukerak” hautaketa egin daiteke (7.irudia).

     7.irudia. Iturria: lanketa propioa, http://iconos.gratis.es/  erabiliz.

 Aukeren artean, ikasleekin lantzeko abesti mota hauek ditugu: "Herrikoiak" eta "Ereserkiak". Era berean euskal karaoke-aren bitartez euskara lantzeko aukera badago, Youtuben azaldutako bideoak erabiliz. Aukera horiek "Abestiz abesti" eta "Taldez talde" dira. Abesti gehienak "Gabi de la Maza" Euskal Girotze Barnetegi bateko irakasleak egindakoak dira (ikusi http://txatxangorri.wordpress.com/euskal-karaokeen-zerrenda/ ), eta gure ikasleekin lan-egiteko baliagarriak izan daitezke.

    

    “Bidali zure abestiak” aukera oso garrantzizkoa da. Honen bitartez, edozein irakaslek desiratutako kanta jar dezagula eska diezaguke. Hau da, bere eskaera eginez webgunearen parte-hartzailea bihurtzen da. Eskaera berez, “Google Docs”-en formulario bat da (8.irudian), aurrerakantagintza@gmail.com e-postarekin lotuta dagoena. Bidalitako informazioa posta horretara ailegatzen zaigu eta bere eskaeraz ardura gaitezke.   

Horrela irakasleon artean irekia, inklusiboa eta lankidetza espazioa sor dezakegu. Musika talde asko badaude webgunean, baina irakasleriaren partaidetzaz gehiago sar daitezke.

    "Metodologia" aukeran azaltzen da nola erabili webguneko kanten ariketak ikasleekin. Era berean Irakasleentzat gomendioak eta aholkuak azaltzen dira.

    "Menuen azalpenak" atalean webguneko atal nagusien azalpenak eskaintzen dira, edozein erabiltzailea jakinen gainean izateko.

8.irudia . Iturria: lanketa propioa, “Google Docs” erabiliz.