Ongi etorria !
    AURRERA EUSKAL KANTAGINTZA webgunean sartu zara.
Gune honek Musika-kantak erabiliz Euskara lantzea eta ikastea indartu nahi du. Euskal kantagintzaren eta ariketen bitartez landuz gure ikasleria eta pertsonak motibatze da gure asmoa.

    Urte askotako ibilbidea jasotzen du, 60ko hamarkadaren hasieran kantagintza berria sortu zenetik gaur egunetara arte. Oso urte bizi, emankor eta aldakorrak izan ziren euskarazko kantagintzarentzat.

Garaian garaiko bilakaera estetiko eta estilistikoaren ildo nagusiak laburbiltzen dituzten kantak,  bideoak eta gure kantagintzari buruzko hitzak aurkituko dituzu bertan.

Era berean parte hartzeko aukera daukazu, formulario baten bidez zure gustuko abestiak bidaliz, gure webgunean agertzeko (begiratu "Aukerak" atalean). 


Egilea: Jose Mari de Juan Fonseca         
                                   
  E-posta: aurrerakantagintza@gmail.com



Oharrak:

· Webgunean zehar azaltzen diren argazkien iturriak hauek dira: BERRIA argitaletxearen "Euskal Kantagintzaren Ataria" (www.Badok.info) eta http://iconos.gratis.es/ webgunea.

· Abestien hitzen jabetza talde edo kantautore bakoitzarena da. Hitzak erabiltzeko gehien erabili den webgunea “Musikaz Blai ” (www.eu.musikazblai.com ) izan da, ITEISA enpresarena.



Webgune honetako edukiek Creative Commons Aitortu lizentzia dute.