Izena: Megalodon
Elikadura: Haragijalea
Pisua: 50 tona
Garaia: Miozenoa
Topalekua: Mundu osoan zehar
Megalodona gure planetan bizi izan den marrazorik handiena da, 20 metro luze eta 50 tonako itsasoko animalia. Miozeno garaian bizi zen, orain dela 16 milioi urte, eta, garai horretako baleak jaten zituen elikatzeko. Hortaz, animalia haragijalea zen. Nahiz eta orain dela 2,6 milioi urte desagertu zen, batzuk ozeanoetako lekurik sakonenetan bizi dela gaur egun ere mantentzen dute. Hala ere, hori ezinezkoa da, zientziak desagertutako animalia dela frogatu baitu.
Izena: Mamuta, Mammuthus
Elikadura: Belarjalea
Pisua: 6-12 tona
Garaia: Pliozenoa, Pleiztozeno eta Holozenoa
Topalekua: Iparamerika, Eurasia eta Afrika
Animalia hau 4,8 milioi eta 3.700 urte artean bizi izan zen. 5,3 metroko altuera eta 9,1 metroko luzera zuen. Batez beste, gaur egungo elefante asiatikoaren tamaina zuten, batzuk handiagoak baziren ere. Aurkitu zen hortzik handienak 5 metroko luzera zuen. Elefanteenak bezala, haien tronpak mugikorrak eta oratzaileak ziren lurretik landareak hartu eta ahora eramateko. Iparraldean bizi ziren espezieak gorputza ilez eztalia zeukaten. Ez dago argi zergatik, baina mamut gehienak, azken glaziazioaren amaierarekin desagertu egin ziren.
Ez nahastu animalia hau mastodontearekin, genero ezberdinak baitziren.
Izena: Titanoboa cerrejonensis
Elikadura: Haragijalea
Pisua: 1135 kilo
Garaia: Paleozenoa
Topalekua: Hegoamerika
Titanoboa 60 eta 58 milioi urte artean bizi izan zen, gaur egun Kolonbia den lurraldeetan. Aurkitu den sugerik handiena da, gigantophis sugea baino handiagoa. 14 metroko luzera eta 1135 kiloko pisua zituen suge erraldoiak. Zientzialarien ustez arrainak, dortoka erraldoiak eta krokodiloak jaten zituen.
Izena: Cuaga edo quagga (Equus quagga quagga)
Elikadura: Belarjalea
Pisua: 300-400 kilo
Garaia: 1883. urtera arte
Topalekua: Hegoafrika
Cuaga edo quagga izen arruntez ezagunagoa den animalia hau, gaur egungo zebren familiakoa zen. Kolore arre gorrizka zuen ia gorputz guztian eta marra beltzak aurpegi, lepo, hegal eta kimetan. Sabela eta hankak guztiz zuriak zituen. Gizon zuriak, Afrikara heldu zenean Cuaga, larruagatik eta haragiagatik, ehizatu zuen. Geroago, haien abereek jan ahal izateko bazka larreak behar zituztenez, milaka ale hil zituzten eta Cuagaren populazioa asko jaitsi zen.
Izena: Errinozero beltza (Diceros bicornis)
Elikadura: Belarjalea
Pisua: 1.500 kilo
Garaia: 2000. urtera arte
Topalekua: Afrikako sabana, Afrikako erdialdea eta hegoaldea
Errinozero beltza munduko ugaztun belarjalerik handiena da, afrikar elefantea, errinozero zuria eta hipopotamoaren atzetik. Haren senidea errinozero zuria da eta hori baino pixka bat txikiagoa den arren, 1,6 metroko altuera izatera heldu daiteke. Errinozeroaren ehiza, zeukan arriskuagatik eta haren adarragatik, modan jarri zen, beraz animalia hori ere gizakiaren erruz desagertu zen.
Egia edo gezurra?