Hainbat animalia desagertu dira historian zehar, batzuk orain dela urte gutxi; beste batzuk, ordea, orain dela milioika urte. Hona hemen desagertutako animalia baten txostena, Quetzalcoatlusa. Dinosauroen garaian bizi zen arren ez dugu dinosaurotzat hartzen, muskertzat baizik.
.
Izena: Quetzalcoatlus
Elikadura: Haragijalea
Pisua: 70 - 200 kg
Garaia: Kretazikoa
Topalekua: Texas (AEB)
Nahiz eta dinosauroekin batera bizi zen, Quetzalcoatlusa ez zen dinosaurotzat hartzen. Kretazikoan bizi zen orain dela 68 milioi urte eta musker hegalarien taldean sailkatu dute zientzialariek. Garai guztietako musker hegalaririk handiena zen, 11 metroko luzerarekin eta 70 eta 200 kg bitarteko pisuarekin.
Hego luze eta puntadunak zituen abiadura handiagoa lortzeko hegan egiten zuenean.
Atseden hartzen zuenean, hegoak tolesten zituen saguzarrak bezala.
Moko luze eta fina zuen.
Urteekin garatzen zen gandorra zuen buruan, zenbat eta garatuago orduan eta helduagoa zen Quetzalcoatlusa.
Lepo luze eta arina zuen, ornoduna.
Quetzalcoatlusaz gain beste animalia batzuk desagertu dira historian zehar, ba al dakizu zeintzuk diren?