Desagertzeko zorian dauden animaliak

Zer dira?

Espezie bat, animalia edo landarea, desagertzeko zorian dagoela esaten dugu, espezie honetako izaki bizidun guztiak hiltzeko arriskuan daudenean.

Munduan hainbat animalia daude egoera horretan. Hona zergatik izan daitekeen: gizaki edo animalien ehizaren ondorioak edo baliabideen desagerpena. Azken honek lotura zuzena dauka ekosistemaren aldaketekin, gizakiaren esku-hartzeagatik, hondamendi naturalengatik edo klima aldaketengatik.

Bete honako formulario hau:

Animalia batzuei buruzko informazio orokorra:

Likaon

Likaon (Lycaon pictus) izenez ezaguna den animalia, ugaztun haragijalea da. Txakur basati afrikar, otso margotu, hiena txakur edo Kaboko txakur ehiztaria izenez ere ezagutzen da.

Likaoia gizakiak mehatxatzen du. Horrez gain, haren bizilekuak diren lurraldeak aldatu eta zatitu egin ditu gizakiak. Gainera, ugaldu egin dira kalte egiten dioten gaixotasun infekziosoak. Azkenik, tamaina txikikoa denez, ahula da: lehoi, hiena, krokodilo eta lehoinabarren aurka. 2007an 6.000 ale baino gutxiago zeuden.

Elefante Asiatikoa

Afrikarrak baino txikiagoak dira. Era berean, belarri txikiago eta biribilagoak dituzte, eta gainera, azala leunagoa. Ezkutuko ehizaren eta euren ekosistemen desagerpenaren ondorioz, arriskuan daude.

Amurreko lehoinabarra (leopardoa)

Arrisku larrian dagoen animalia da, azken ikerketen arabera, 20 ale baino ez dira aske bizi. Errusiako eta Txinako zona batzuetan bizi dira. Gorputzeko ilea beste lehoinabarrek baino luzeagoa du Amurrekoak, klima oso hotzetan dagoelako haren ekosistema. Gainera, ileko orbanak handiago eta banatuago ditu.

Hanka-beltz hudoa

Mustelidoen familiakoak dira, azkonar, erbinude eta jatunekin (gulo gulo) batera, eta Ipar Amerikan bizi dira. 80ko hamarkadan, gizakiek desagertutzat eman zituzten arren, aurrera egin zuten. Gaur egun, 1.000 hanka-beltz hudo inguru bizi dira aske.

Panda erraldoia

Panda, hartz panda edo panda erraldoiak (latinez Ailuropoda melanoleuca), Txinako basoetan bizi diren hartzak dira. Banbuz elikatzen dira. Gaur egun, libre bizi diren 3.000 panda besterik ez daude.

https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/c/c3/Elefante_asi%C3%A1tico_%28Elephas_maximus%29%2C_Tierpark_Hellabrunn%2C_M%C3%BAnich%2C_Alemania%2C_2012-06-17%2C_DD_05.JPG

Ajolotea

Mexikon (Amerikan) bizi diren anfibio txiki hauek honako ezaugarriak dituzte: begi txikiak, azal leuna, gorputz luzea eta bikoteka dauden sei brankia. Oro har, marroixkak dira, baina badaude argiagoak edo albinoak diren bariazioak. Ajoloteak oso bereziak dira helduaroan ere ez dituztelako galtzen larben ezaugarriak.

https://pixabay.com/p-2412189/?no_redirect

Errinozero beltza

Nahiz eta errinozero beltza deitzen den, gorputzean kobre eta gris koloreak nahasten zaizkio. Afrikako ekialdean eta erdialdean bizi da. 50 km/h-an korrika egin dezake. Errinozero beltzaren adarrak oso preziatuak dira ehizan.

https://pixnio.com/free-images/fauna-animals/rhinoceros/black-rhinoceros-in-africa.jpg

Balea urdina

Gure planetan bizi diren ugaztunik handienak dira, 200 tonako masa izatera hel daitezke. Hain handiak diren arren, balea urdinak planktonez eta krill deituriko krustazeo txikiz elikatzen dira.

Borneoko Pigmeo elefantea

Borneoko pigmeo elefantea, “Borneoko elefantea” izenez ezagutzen du jendeak. Borneoko uhartean bizi dira elefante hauek. Pigmeo izenak txikitasuna adierazten badu ere, elefante hauek nahiko animalia handiak dira.

https://pixabay.com/es/ballena-azul-oc%C3%A9ano-mam%C3%ADfero-1198719/

Bonobo tximinoa

Bonobo tximinoa txinpantzeen oso antzekoa da, normalki txikiagoak, hanka luzeagoak eta aurpegi ilunagoak dituzte. Afrikan bizi dira Kongoko Errepublika Demokratikoan.

https://it.wikipedia.org/wiki/Elephantidae

Elurretako lehoinabarra

Irbis edo elurretako lehoinabarrak (latinez Panthera uncia) Asiako erdialdeko mendietan bizi dira. Elurretan bizitzeko moldatuta daude; kolore zurbila dute, azal lodia eta hanka zabalak.

https://pixabay.com/es/bonobo-primate-mono-lola-ya-bonobo-2139552/

Saola

Saola edo Vu Quang-go idia 1992. urtean aurkitu zen. Ugaztun arraro hauek Vietnamgo eta Laosko mendietan bizi dira eta 200 ale daude. Oso animalia lotsatiak dira eta gutxitan ikus daitezke. Gaur egun, desagertzeko egoera larrian daude.

Tigrea

Tigre espezie anitz daude; guztiak desagertzeko bidean. Espezie ugariena Bengalako tigrea (Panthera tigris tigris) da eta 2.500 ale daude, gehienak India eta Bangladeshen. Ezkutuko ehiza eta lurraldeen galera dira animalia hauen galbidea.  

https://en.wikipedia.org/wiki/File:Pseudoryx_nghetinhensis.PNG

Armiarma tximinoa

Animalia hauek erdialdeko Amerikako eta Hego Amerikako basoetan bizi dira. Armiarma tximinoek beso luzeak eta isats oratzaileak dituzte. Oso animalia sozialak dira. Tximino hauen artean 7 genero daude; horietatik beltza eta kobre-kolorekoa desagertzeko zorian daude.

Txinpantzea

Genetikoki gure hurbilekoak diren animalia hauek Afrikako erdialdean bizi dira. Gure geneen % 98an bat datoz. Gaur egun arte biziraun duten gure senide bakarrak dira.

https://pxhere.com/es/photo/1410969

Aletadun balea (Hegaldun balea)

Aletadun balea itsas-ugaztun handienetarikoa da; munduko animaliarik handiena da, balea urdinaren atzetik. Balearen masailezurra kolore anitzekoa da; ezkerreko azpialdea beltza da eta eskuinaldeko azpialdea, aldiz, zuria.

http://www.publicdomainpictures.net/view-image.php?image=12002&picture=&jazyk=ES

Orangutana

Orangutan edo Pongo izenez ezaguna den primate honen izenak basoetako gizona esan nahi du malaysieraz. Bi mota daude, Sumatrakoa eta Borneokoa. Orangutanak zuhaitzetan bizi dira eta fruitu eta intsektuak jaten dituzte. Bi orangutan mota horiek desagertzeko arriskuan daude, bereziki Sumatrakoa.  Gizakia Palma zuhaitza etengabe landatzen ari da, haren olioa gero eta gehiago kontsumitzen delako. Horretarako, oihanak suntsitzen dira eta horrekin batera orangutanaren bizitokia.

https://es.wikipedia.org/wiki/Balaenoptera_physalus#/me/File:LMazzuca_Fin_Whale.jpg

Mendietako gorila

Gorilla beringei beringei edo mendietako gorila, bere izenak zehazten duen moduan, mendietan eta hildako sumendietan bizi dira. Primate hauek oso ondo moldatu dira ingurugirora, mendi altuetan ondo bizi ahal izateko. Izaki baketsu hauek desagertzeko arrisku bizian daude.

https://pxhere.com/es/photo/1207479

Gamelu Baktrianoa

Gizakiek zama lanetan erabili dute gamelu mota hau, bi konkor dituenez hobea delako garraio lanetan. Hori da animalia honen berezitasuna. Tamalez, 800 ale soilik geratzen dira: Mongolia, Txina, India, Pakistan eta Errusiako lurraldeen artean.

Mexikoko otsoa

Mexikoko otsoa (Canis lupus baileyi) familiako subespezie arraroena eta genetikoki otso grisetik ezberdinena da. Ipar Amerikan bizi da. Gaur egun 340 ale daude eta hauetatik 49 ikerketa-zentroetan bizi dira Estatu Batuetan eta Mexikon. Ale kopurua gutxitu da jaten dituen orkatzak ere gutxitu egin direlako.

https://es.wikipedia.org/wiki/Camelus_bactrianus#/media/File:Camelus_ferus_prague_zoo.jpg

Galapago Uharteetako pinguinoa

Galapago Uharteetako pinguinoa edo txori ergela (Spheniscus mendiculus) ekuatoretik iparraldera aurkitu dugun pinguino bakarra da. 2004. urtean 1.500 ale besterik ez ziren geratzen. Munduko bigarren pinguino txikiena da, Pinguino Txikiaren atzetik. Ondorioz, harrapakari asko dituzte; lurrean: karramarroak, sugeak, arratoiak, katuak, belatzak eta hontzak; uretan: marrazoak, itsas txakurrak eta itsas lehoiak.

Galapago Irletako itsas lehoia

Galapago Irletako itsas lehoia edo Galapago Irletako itsas otsoa, (Zalophus wollebaeki), Otaridoen familiako ugaztuna, Galapago Irletan bizi da soilik. Californiako senidearekin antz handia badauka ere, alde batzuk badaude euren artean; muturra esaterako, luzeagoa eta puntaduna da. Itsas lehoi horiek ehiztariak dira eta arrain txikiz eta ertainez elikatzen dira.

https://www.flickr.com/photos/dkeats/5732992512

Ganges ibaiko izurdea

Ganges ibaiko izurdea (Platanista gangetica), edo hangoek esaten dioten bezala, Shushuk; Nepaleko, Indiako eta Bangladeshko Ganges eta Brahmaputra ibaietan bizi dira. Hortaz, ur gezako animaliak ditugu izurde hauek. Ia-ia itsuak dira eta zeharka egiten dute igeri.

Napoleon arraina

Bi metroko luzera izatera iritsi daiteke Napoleon arraina (Cheilinus undulatus), Humphead arraina edo Maorí. Ezpain handiak ditu eta, nagusitzen doan heinean, begi gainean duen konkorrak ere handitu egiten zaizkio. Indiako Ozeanoan eta Ozeano Barean dauden koral arrezifeen inguruetan bizi ohi dira Napoleon arrainak.

https://en.wikipedia.org/wiki/Indo-Pacific_humpbacked_dolphin

Laute dortoka

Canal, Canaá, Cana, Cardón, Baula edo Tinglar (Dermochelys coriacea) izenez ere ezagutzen dira. Itsas dortoken artean dortokarik handiena da eta oskol solidorik ez duen bakarra. Babesteko, berriz, azal gogorra du eta koipetsua bizkarraldean. Laute dortokek, itsas dortokek baino azkarrago eta sakonago igeri egin dezakete eta distantzia handiak zeharkatzen dituzte.