Nor naizen

Profila

Gaur egun Santurtziko Udalean prestakuntza-teknikaria naiz, baina aurretik 34 urte eman ditut Helduen Euskalduntzean.  1984an hasi nintzen euskara-eskolak ematen Santurtziko AEKn, hasieran Gau Eskolan, eta gero euskaltegian. Harrez geroztik beste hainbat euskaltegitan ere ibili izan naiz irakasle (Bilboko Ulibarrin eta J.M. Zabalan, esaterako). 1994tik 2018ra Santurtziko Udal Euskaltegian aritu naiz lanean.

Euskal Filologian lizentziatua naiz eta euskara ikasteko hainbat materialen idazlea. Horrez gain, irakasleen prestatzaile ibilia naiz euskararen didaktika- eta hezkuntzarako teknologia-gaietan. Moodle-ren euskarazko itzulpenaren arduraduna. e-learning aholkularia. 

Une honetan Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Zuzendaritzako kidea.

Nortasun digitala


Proiektuak

Azken urteotan hainbat proiektu burutu ditut

Lan-ildoak

Euskara-irakaslea

Ikas-materialen sortzailea

Irakasleen prestatzailea

On-line ikastaroen diseinatzailea

Web kudeatzailea

Software-itzultzailea