Wikipedia(e)tik
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) (ingelesez Information and communications technology edo ICT) informazioaren eta komunikazioaren arloko zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera aldatzen ari dena:
IKTak makinen eta pertsonen arteko multimedia, idatzizko zein datuen komunikazioa ahalbidetzen duten baliabide informatikoak dira.
Erabiltzeko sarbidea hainbat terminal informatiko ezberdinen bidez lor daiteke: ordenagailuak, smartphone, tableta, PC...
Terminal hauek Internet erabiltzen dute elkarrekin komunikatzeko, konexio ezberdinen bidez (zuntz optikoa, ADSL, WiMAX).
Komunikazioa edozein tresna motaren artekoa lortu ahal izateko TCP/IP eredua erabiltzen da.