Data / Date: 2025ko abenduaren 1etik 5era. 1st to 5th December 2025.
Nondik / Origin: Istituto Compresnsivo Giovanni Dantoni (Sizilia, Italia)
Irakasleak / Teachers: Carrabba Daniela eta Sarta Eulalia.
8 ikasle / 8 students
2025eko abenduaren 1etik 5era, Siziliako (RG) Istituto Comprensivo Giovanni Dantoni ikastetxeko ikasle-talde bat jasotzeko aukera izan genuen, eta euren Erasmus+ proiektuaren PNRR 2023-1-IT02-KA121-SCH-000138021 parte izan ginan. Taldeak, 11-12 urteko 10 ikasle eta 2 irakaslez osatua (Daniela Carrabba etaEulalia Sarta), aste oso aberasgarria bizi zuen, konkretuki Euskararen Eguna ezagutu zuten. Gure onena eman genuen gure kultura, ohiturak, nortasuna eta hizkuntza eurekin partekatzeko.
From 1st to 5th December 2025, we had the opportunity to host a group of students from the Istituto Comprensivo Giovanni Dantoni in Scili (RG), Italy, as part of their Erasmus+ project PNRR 2023-1-IT02-KA121-SCH-000138021. The group, consisting of ten 11- and 12-year-olds and their two teachers, Daniela Carrabba and Eulalia Sarta, spent a meaningful week with us, during which Euskara Eguna took place. We did our utmost to share our culture, traditions, identity and language with them.
Astelehena 01/12/2025 Monday
Ongietorria eta Euskal kultura Welcome and Basque Culture
Ikastetxeak ikasleak eta irakasleak artatu eta harrera ofiziala egin zieten, euskal kulturako Agurra dantzatuz. Harreran zuzendaria, Ianire Niebla; ikasketaburua, Rakel Martín; eta Ingeles irakaslea eta Erasmus+ batzordeko kidea, Miren Larrazabal batu ziren. Goizean zehar, bisitariek hainbat tailerretan parte hartu zuten euskal kultura ezagutzeko, gure DBH4ko ikasleekin batera kirol eta dantza tradizionalak praktikatu zituzten. Horrez gain, gure Erasmus+ ikasleekin kultur aurkezpenak partekatu zituzten kulturarteko ulermena sustatzeko. Ongietorriko hamaiketakoaren ondoren, ikasleek sormenezko eta teknologiarekin lotutako tailerretan parte hartu zuten, hala nola robotikan eta eskuz xaboiak egiten, eta ikastetxeko instalazioak bisitatu zituzten. Arratsaldean, gure Erasmus+ ikasleek eta ingeleseko irakasleek, Marta Torres eta Miren Larrazabalek, bisitariei Portugalete erakutsi zieten; bertan, Zubi Esekia, UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatua, ikusi zuten, eta Euskal Herriko ondare industrialari buruz ikasi zuten.
San Adrián BHI welcomed the Erasmus+ students and teachers with an official reception featuring the traditional Basque Agurra dance. In attendance were the headmistress, Ianire Niebla; the head of studies, Rakel Martín; and our English teacher and member of the Erasmus+ Commission, Miren Larrazabal. Throughout the morning, local and visiting students took part in workshops exploring Basque culture, including traditional sports and dances with our DBH4 students. They also shared cultural presentations with the Erasmus+ students from the host school to promote intercultural understanding. After a welcome lunch, the students joined creative and technological workshops, such as robotics and making handmade soaps, and visited the school facilities. In the afternoon, the host Erasmus+ students, English teachers Marta Torres and Miren Larrazabal, showed our visitors around Portugalete, where they saw the Hanging Bridge, a UNESCO World Heritage Site, and learnt about the industrial heritage of the Basque Country.
Asteazkena 02/12/2025 Tuesday
Arte eta hiri-ezagutza Art and Urban Discovery
Asteartean, Siziliako 10 ikaslek eta DBH1eko 10 ikaslek, gure ingeleseko irakasle Diana Sagarna eta Historiako irakasle Astrid Ajuria lagun zituztela, Guggenheim Museoa bisitatu zuten. Bertan, arte garaikidea aztertu zuten eta Bilbok izan duen hiri-eraldaketari buruz ikasi zuten. Ondoren, Abandoibarran gymkhana batean parte hartu zuten, nazioarteko taldeetan lan eginez hiria ezagutzeko eta talde-laneko gaitasunak hobetzeko.
On Tuesday, 10 Erasmus+ students and 10 DBH1 students, accompanied by our English teacher, Diana Sagarna, and our History teacher, Astrid Ajuria, visited the Guggenheim Museum, where they explored contemporary art and learned about Bilbao’s urban transformation. Later, they took part in a gymkhana in Abandoibarra, working in international teams to discover the city and hone their teamwork skills.
Asteazkena 03/12/2025 Wednesday
Euskara eta Hezkuntza-komunitatea Euskara and School Community
Asteazkena Euskararen Egunarekin bat etorri zen, gure ikastetxeko komunitatearentzat oso egun esanguratsua, euskararen ospakizuna egiten baitugu. Bisitariek ingeleseko ohiko klase batean parte hartu zuten, San Adrian BHIko eguneroko ikasgelako bizitza bertatik bertara ezagutuz.
Ondoren, ikasleek talde mistoetan erromeria batean parte hartu zuten; bertan, ikastetxe osoak euskal dantza tradizionalak elkarrekin dantzatu zituen. Ospakizun honek hizkuntzaren, kulturaren eta komunitatearen balioen garrantzia indartu zuen, bisitariei eskolako bizitzan erabat integratuta sentitzeko aukera emanez.
Wednesday coincided with Euskararen Eguna, a particularly significant day for our school community when the Basque language is celebrated. The visiting students joined a regular English lesson, experiencing everyday classroom life at San Adrian BHI.
Later, mixed groups of students took part in an Erromeria, during which the whole school danced traditional Basque dances together. This celebration reinforced the importance of language, culture, and community values, allowing our visitors to feel fully integrated into school life.
Osteguna 04/12/2025 Thursday
Ingurumena eta jasangarritasuna Environment and Sustainability
Hurrengo egunean, ingurumenaren kontzientzia lantzera bideratu ginen. Gure Biologiako irakasle eta Agenda 2030eko koordinatzaile den Iratxe Ispizua lagun zutela, taldea Plentziara joan zen, euskal kostaldera, Euskal Herriko ohiko eguraldi hotz eta euritsuari aurre eginez. DBH4ko zientzietako ikasleekin batera, bisitariek ur-laginak bildu zituzten, eta ondoren eskolan aztertu zituzten uraren kalitatea eta ingurumenarekiko erantzukizuna ikasteko. Jarduera honek pentsamendu zientifikoa, talde-lana eta jasangarritasunarekiko kontzientzia sustatu zituen.
Next day, we focused on environmental awareness. Accompanied by our biology teacher and Agenda 2030 coordinator, Iratxe Ispizua, the group travelled to Plentzia on the Basque coast despite the cold and wet weather typical of the Basque Country. Together with DBH4 science students, our visitors collected water samples, which they later analysed at school to learn about water quality and environmental responsibility. This activity promoted scientific thinking, teamwork, and consideration of sustainability.
Ostirala 05/12/2025 Friday
Bilbo ezagutzen eta mugikortasunaren amaiera Discovering Bilbao and Closing the Mobility
Programaren azken egunean, Bilboko bisita gidatu batez gozatu genuen, eta ondoren ingelesez egindako gymkhana batean parte hartu zuten gure irakasle Miren Larrazabalekin. Honek ikasleei hiriko historia, arkitektura eta ondare kulturalari buruzko ulermena sakonagoa eskaintzeaz gain, bertakoekin elkarreragiteko eta Bilboren jatorriari buruz ikasteko aukera eman zien.
Astea amaitzeko, Bilboko eszenak irudikatzen dituen Playmobil erakusketa bisitatu genuen. Gure historiako ibilbidearen azken geldialdia Ribera Merkatu handia izan zen, Europako barnealdeko merkatu handiena, non ikasleek tokiko produktuak eta euskal gastronomia tradizionala ezagutu zituzten.
Erasmus+ mugikortasun aste hau gure hezkuntza-komunitatearentzat esperientzia oso aberasgarria izan da. Harrera-zentro bezala, gure europar bazkideei ongietorria emateaz, gure kultura eta eguneroko eskola-bizitza partekatzeaz, eta nazioarteko lankidetza, adiskidetasuna eta elkarrekiko errespetua indartzeaz oso pozik gaude. Esperientzia ahaztezina izan da.
On the last day of the programme, we enjoyed a guided walking tour of Bilbao, followed by an English-language gymkhana with our teacher, Miren Larrazabal. This gave the students a deeper understanding of the city’s history, architecture, and cultural heritage while providing an opportunity to interact with locals and learn about the origins of Bilbao.
To conclude the week, we visited a Playmobil exhibition depicting traditional scenes from Bilbao. The final stop on our historical tour was the Ribera Market, the largest indoor market in Europe, where students discovered local produce and traditional Basque cuisine.
This Erasmus+ mobility week was a highly enriching experience for our school community. As the host centre, we were delighted to welcome our European partners, share our culture and daily school life, and strengthen international cooperation, friendship and mutual respect. An unforgettable experience this was. GRAZIE MILLE!