«Nik nitun amalau urte, bukatu nun komerzio Berako eskolapioetan eta bakazioetan nintzen. Nere aitak etzun nai ni beti deus ere egin gabe egotia; beti erraten zidan:
-Nik beretzi urtetako an ibiltzen nau-ken aitakin mendian eta lanian, beraren lagtintziagatik, ta sosa irauzten etxian laguntzeko. Ta i berriz, deus ere egin gabe egunero pasitzen!
Nik erraiten nion:
-Ta zer kulpa dut nik olako suerte izatia? Seme bakarra naiz, ta zu amerikano abetsa!
Ta ordun bera asertzen zen; etzun aditu nai nik errantako gauzik.
Egun batian gogotu zion nik biar nulasujezione pixka bat, eta biali zidan mendira, Zokondi'ko mendira; an zitun bortz edo sei gizon, berak markatuko arbolari adarrak mozten eta ustela zagon arbola botatzen. Nik yoan biar nun ikus-tera zer egiten zuten gizon oriek, eta pix-ka bat laguntzera. Arat alletu nintzenian, ango gizonek erran zidaten:
-Bueno, nabaduk abudo etxera yoan, emen guri lagundu biar diguk!
Ordun nik kendu nun atorra, bizkarra beltza jartzeko beraniantiak bezala. Bañan nik ez nakin an bazirela uliak eta ezpatak edo mandauliak. Asi dira niri ausi-kika, eta or ikusi nintzen bizkarra, lepua ta ezpañak denak aundituk. Gizon ek ematen zidazten enbor aundiak karrua kargatzeko. Ta ala egondu nintzen ordu bat ekiri laguntzen. Ez nuan posible ya geigo lanik egin. Nere indar denak aulduta, aspertu nintzen ta erran nien:
-¡Que trabaje Rita!
Ta an mendian utzi gizonak, ta yoan nintzen etxera eskapo. Aitak ikusi zida-nian etxera alletu nintzela alako figura-kin, eguzkiakin beltzatua eta uliak ausi-ki egiña, ango yende guziari begituta erran zion:
-Orra! Ikusten duzute nola den la nueva ola? Ok uste dute zerbait badirela, ta pito bat eztute balio!
Ori dena erran zun irriz. Ta nik erran nion:
-Begizu, aita: ez naiz geigo sekulan mendira yoanen! Izanen naiz nere bizian limpiabotas, edo eztakit zer, bañan ola lanian ari baño naigo dut il!
Ta ordun ala gelditu ziren gure sola-sak. Gaba guzia pasatu nun ezin lo egiñik berotasunakin, eta pentsatzen zer egin biar nun andik antziñera. Banekin banu-la beca apez estuitzeko, nere antziñeko yendiak etxebat apezentzat utzi zutelakoz. Ori nekin nere amautxi Baldunberak erranda, eta beti apez egiteko erraten zidalakoz. Bañan niri etzian gustatzen apeza izatia. Ordun pentsatu nun: Lesaka'n badira bi edo iru kordionista, ta oriek agitz on-gi bizi dira, beti bodatan, bataiotan eta bestetan. Ta pensatu nun kordiona ikasi biar nula.
Goiza alletu zenin, gosaldu eta aitari deus erran gabe, beraren kordiona artu ta asi nintzen prueba egiten. Ez nun po-sible izandu deus ere yotzia, nere aitaren kordiona zelakoz diatónico erraten diotena, oraingo trikitixa bezalakoa. Bañan Lesaka'n bazen gizon bat, Ramon Sanjurjo[1], zapaterua, kordiona yotzen zuna. Arek zun pianoko kordiona.
Yoan naiz bere tallerrara ta erran diot:
-Ramontxo, utziko didazu kordiona prueba bat egiteko?
Ta erran zidan:
-Andria ta kordiona ezta iñori utzi biar!
Ta nik erran nion ordun:
-Ni yoanen naiz etxera eta ekarriko dut zerbait ere!
Yoan nintzen etxera, sartu naiz aitaren kuartuan, ta asi naiz bere trajerik obenian billatzen bolsetan, ia zerbait ere arrautzen nun. Ta txaleko batian billatu nun duro bat zillarrezkua. Ura artu ta yoan naiz berriz Ramontxongana, ta erran diot:
-Ramontxo, tori duro bat eta utzi ziazu kordiona yotzen.
Ordun Ramontxok ekarri zun bere kordiona. Nik artu nun besotan ta ez nakin nola paratu; arek berak irautsi zidan nola paratu. Nola nik banakin pianua yotzen pixka bat, asi nintzen eskuiñeko eskukin pianuaren eskalak egiten, eta Ramontxok, ikusi zunian nola egiten nitun eskala ek, erran zidan:
-Ik irautsi biar dirak biatzan kanbio ori!
Ta nik erran nion:
-Nik irautsiko dizut biatzan kanbioa, bañan zuk irautsi biar dirazu ezkerrakin zer egiten den.
Bañan arek ezin zian esplikatu, berak kordiona bere burutik ikasi zulakoz, ta ordun yo zun pieza bat. Nik begitu nion bere ezkerreko eskukin zer egiten zun, eta segidun guartu nintzen zer egin biar nun fandango bat ikasteko.
Artu nun berriz kordiona, ta asi nintzen amar minutuz arek egiten zun bezala egiten ezkerrako eskukin, eta erran nion:
-Ramontxo, ikusiko duzu orain nola yo biar duten Andre Madalen.
Ta nere denbora guzian bertzerik egin ez banu bezala, asi naiz yotzen Andre Madalen.
Ramontxo gelditu zen arrituta, baita ni ere. Ordun gogotu zidan ensaiatu biar nula nere aitak yotzen zun pieza bat, asi bai bañan beiñ ere ezin akautu zuna, baita ere bandan yotzen genitunak. Ta gero erran nion Ramontxori:
-Guazen gure etxera! Yo biar ditut piez ok aitaren antziñian!
Alletu nintzenian gure etxera, an ziren bortzedo sei gizon musian eta solasian, etaerrannion nik aitari:
-Aita, eztuzu erraten pito bat eztutela balio, eta deus ere ez naizela izanen? Ordun aditu biar duzu, nik yota, zuk asi ta ezin akautu duzun musika ori!
Ta yo nion pieza ura, eta gelditu zen arrituta, solasik egin gabe. Gañera yo nitun bertze bortz edo sei piez. Aitak, ori ikusi zunian, pentsatu zun bere kordiona saltzia, eta bertze bat obiagua erostia, nik ikasteko…»