ARDURADUNA: Karle Gabikagoxeaskoa
KONTAKTUA: jantokia@orozkoeskola.com
ORDAINKETA:
🟩Eguneko menuaren prezioak Hezkuntza Sailak ezarritakoak dira:
🥝Garraiatuak: 3,30 €.
🥝Ohiko ez garraiatuak eta 2 urtekoak: 4,60 €
🥝Noizbehinka datozenak: 5,20 €.
🟩Ohiko bazkaltiarra izateko, astean behin sistematikoki egun berdinean erabili beharko du jantokia. Egun solteetan geratzen direnak noizbehinkako bazkaltiarrak dira.
🟩Jantokiko erreziboak hurrengo hileko lehen astean pasatuko dira. Hilero kuota berdina pasatuko da: urte osoko jantoki erreserba egunak 9 kuota berdinetan banatuta.
🟩Bost egun jarraian falta izanez gero %50 deskontatuko da eta deskontu hori ikasturteko azken kuotan gauzatuko da.