🟢Aurreko ikasturtean beka ONARTU zieten ikasleek:
Zirriborroan datu guztiak ondo daudela ziurtatu, ondo badaude sinatu eta eskolara bueltatu. On line baieztatzeko aukera ere badago eta kasu horretan ez da eskolara bueltatu behar .
Daturen bat falta bada edo txarto badago inprimakian bertan zuzendu eta bueltatu eskolara.
Dokumenturen bat gehitu behar izatekotan, fotokopia gutunazalaren barruan bekarekin batera bueltatu eskolara.
Edozein zalantza izanez gero telefonoz deitu, e-mail bat bidali.
🔴Aurreko ikasturtean beka EZEZTATU zieten ikasleak eta aurten eskatu nahi dutenak:
Eskolara deitu hitzordua adosteko.
🔵Beka LEHEN ALDIZ eskatzen duten ikasleentzat:
Eskolara deitu hitzordua adosteko. Honako dokumentazioa behar da: erroldatzea, familia liburua, gurasoen NAN- NIE- pasaportea, baldin badago banaketa konbenioa.
🟡Deialdian hezkuntza-laguntzako behar espezifikoak dituzten ikasleei zuzendutako ikasketa eta subsidioen atal bat ere badago.